Neguko Beherapenen Azoka aste honetan izango da Eibarren, eta 28 establezimenduk hartuko dute parte bertan

Factoring-a otsailaren 18an, 19an eta 20an egingo da. Errebal Plazan 18 saltoki egongo dira, eta beste 10ek beren dendetatik hartuko dute parte.
Eibar Merkataritza Gune Irekiak (EMGI) Udalarekin elkarlanean antolatutako Neguko Beherapenen Azoka aste honetan itzuli da Eibarrera. Oraingo honetan, 26 establezimenduk hartuko dute parte guztira. Horietatik 18 Errebal Plazan egongo dira berriro, iazko harrera onaren ondoren; beste 10ak, berriz, been saltokietatik arituko dira.
Hain ezaguna den ‘factoring’-a otsailaren 18an, 19an, eta 20an (asteartea, asteazkena eta osteguna) egingo da, 10:00etatik 20:00etara, eta, aurreko edizioetan bezala, bertako zein inguruko erosleak erakartzea espero da. Era berean, merkealdi-sasoia prezio bereziekin amaitzeko aukera izango dute merkatariek.
Azokaren inaugurazioa gaur, otsailak 18, izan da Errebal Plazan, 9:45ean, eta bertan izan dira herriko agintariak eta merkataritza eta ostalaritza sektoreko ordezkariak.
Hauek dira aurten Errebal Plazan egongo diren Eibarko dendak: Atelier 11, Bambi, Burbujas y Más, Designed by Nona, Eskulan, Gigil Design, Gratzina, Guby Chicos, Helmet House, Ikusi, Kopiña, Ludoteka Zorionak, Pissa, Lulu, No Comment, Otaola Deskantsu Denda, Ttiki eta Txukuna.
Gainera, beren saltokietatik azokan parte hartuko dute Askasibar, Beittu, Cedry, Confecciones y Hogar Vieco, Corral, Farmalur Berria, Federopticos Igmar, Los Chicos, Moapics eta Oskarbi dendek.
Factoring-ean parte hartzen duten establezimenduetan erosketak egitean, anbulatorioko parkean dagoen karruselerako bonuak emango dira, bidaia 1€ ean.
Aurten, berrikuntza modura, eta azokaren amaiera gisa, otsailaren 20an, ostirala, 18:00etatik 20:00etara, Errebal Plaza barruan, Baratze tabernak zerbitzatutako pintxo-potea egingo da, musikarekin girotua, DJ Arnoren eskutik.
…eta kitto! Euskara Elkartea azokan egongo da aurten ere, Euskeraz Primeran kanpainako stand batekin. Stand horretan, jarduera komertzialetan euskararen erabilera sustatzen ahaleginduko dira, jarduera ludiko batzuen bidez.
Oraingo honetan, …eta kitto! elkartearen EUSKERAZ PRIMERAN! postura hurbiltzen direnak, dadoa bota beharko dute eta irteten zaien zenbakiaren arabera, horma-irudi baten zatitxo bat edo beste margotuko dute. Horma-irudi guztia margotuta dagoenean euskararen aldeko mezu bat agertuko da.
Azokaren hiru egunetan egongo da martxan …eta kitto!-ren postua, 10:00etik 12:30era. Bertatik pasatu eta parte hartzen dutenei poltsa bat oparituko zaie, eta 100 euroko Oparitu Eibar Txartelaren zozketan parte hartuko dute. Zozketa otsailaren 20an, osteguna, egingo da, eguerdiko 12:00etan, postuan bertan.