Eibarko Udala
igogailuak

Nagusien Untzagako zentro sozialeko eraikinean dagoen igogailua berriztu egingo da, 45.000 euro inguruko inbertsioa eginda

2025/05/05
Nagusien Untzagako zentro sozialeko eraikina.
Nagusien Untzagako zentro sozialeko eraikina.

Asko erabiltzen den igogailu hau jada bere bizitza erabilgarriaren amaierara iritsi da. Proiektuan, besteak beste, igogailua desmuntatzeko lanak egingo dira, baoak egokitu eta atea pintatu.

Pertsona nagusien Untzagako zentro sozialeko igogailua berritzeko proiektua onartu du Udalak. Lanen aurrekontua 45.789,61 eurokoa da (BEZa barne) eta bizitza baliagarriaren amaierara iritsi den jasogailu bat berritzeko premiari erantzuten dio.

Horrekin batera, lan hauexek egingo dira: ateak desmuntatu, beharrezkoak diren baoak egokitu eta ate berrien aurrealdeak pintatu. Gaur egun dagoen igogailua, erabileraren erabileraz, zaharkituta dago, eta horrek eragina dauka segurtasunean eta fidagarritasunean; beraz, aldatzea erabaki da.

Jon Iraola Eibarko alkateak hauxe adierazi du: "Igogailu honek zerbitzua ematen die egunero zentro sozialera edo Txaltxazelaira joaten diren pertsona nagusi askori. Hortaz, beharrezkoa da hura berritzea; are gehiago, lehentasuna da. Gure nagusien irisgarritasuna eta erosotasuna bermatzea gobernu-talde honen konpromiso irmoa da”.

Egutegiaren arabera, eta adjudikazio-prozesua beteta, lanak hasteko moduan egon litezke 88 lanegunen ondoren. Kontuan hartuta abuztua obrak geldirik egoteko sasoia dela eta jaiegun batzuk badirela tartean, lanak hasteko epea irailaren erdialdea edo amaiera izango litzateke.

Bestalde, Pedro Escribano Zerbitzu eta Obretako zinegotziak hauxe adierazi du “Tokiaren funtzionalitatea eta estetika kontuan hartuta diseinatu da proiektua, eta ahaleginak egingo dira zentroko erabiltzaileei trabarik ez eragiteko. Lanean dihardugu obrak lehenbailehen egin daitezen”.