Eibarko Udala
Eibar Txopitea eta Pakea

Miguel de los Toyos Alkateak Enrique Zuazua matematikari eibartarrari 'Txopitea eta Pakea' saria emango dio ostiral honetan

2020/01/02
Ekitaldia urtarrilaren 3an izango da, goizeko 11:00tan, Udaletxeko Pleno Aretoan. Maiatzaren 9an, Alexander von Humboldt katedra jaso zuen Berlinen Zuazuak; Alemanian ematen den saririk garrantzitsuena mundu mailako ikertzaileei.

Miguel de los Toyos alkateak, datorren ostiralean, urtarrilak 3, goizeko 11:00tan Pleno aretoan egingo den ekitaldian, ‘Txopitea eta Pakea’ saria emango dio Enrique Zuazua matematikari eibartarrari “haren lan eredugarriagatik, ibilbide paregabeagatik eta eibartar enbaxadorerik gailenena izateagatik”.  ‘Txopitea eta Pakea’ saria emateko proposamena maiatzean egin zuen alkateak, eta abenduaren 20an eman zion behin betiko onespena Gobernu Batzordeak.

Maiatzaren 9an, Alexander von Humboldt katedra jaso zuen Berlinen Zuazuak; Alemanian ematen den saririk garrantzitsuena mundu mailako ikertzaileei. Emandako sarian munduko matematikaririk onenentzat jotzen da Matematika Aplikatuen arloan. Hau horrela, maiatzaren 10ean egindako Alkatearen proposamenean jasotzen den bezala, "hau adibide bat baino ez da izan Zuazuak egiten duen lan handiarena, bai eta haren formazio eta kualifikazioarena ere. Eta zentzu horretan, dudarik gabe, Eibarko enbaxadorerik garrantzitsuenetako bat da munduan zehar, izan ere, haren izena Eibartik milaka kilometrotara ezagutzen da eta egin dituen ikerketek oihartzun handi izan dute matematiken arloan".

Izandako ibilbidearen mugarrien artean nabarmendu behar dira hainbat zentro akademiko eta unibertsitatetan irakasle gisa egindako lana, hala nola Minessotako Unibertsitatea, Cambridegeko Isaac Newton Institutua edo Parisko Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea. Sari aipagarrienen artean, besteak beste, Zientzia eta Teknologiaren Euskadi saria 2006an, edo Matematika eta Informazioaren eta Komunikazioaren Julio Rey Pastor saria 2007an.

Miguel de los Toyos alkatearen proposamenean adierazten da Enrique Zuazua "eibartar eredugarri bat dela eta herrikideen aitortza merezi duela” eta ‘Txopitea eta Pakea’ saria proposatzen dela, haren lan konprometitua eta egindako ibilbideak gure herriari eman dion ospea eskertzeko”.

“Txopitea eta Pakea” saria, Oteizak Daniel Txopitea margolari eibartarraren omenez egin zuen eskulturaren erreplika —jatorrizkoa Anbulatorio pareko parkean dago— Eibarko Udalak bertako hiritar eta talde ospetsu eta garrantzitsuenei ematen dien saririk esanguratsuena eta errekonozimendurik handiena da.

Eibarko hiriari eman dioten ospea eskertzearren eta bizitzan zehar erakutsi duten ibilbide eta jardunbide apartagatik, hauek izan dira 1998az geroztik "Txopitea eta Pakea" saria eskuratu duten pertsona eta erakunde horietako batzuk: Juan San Martin idazlea, Javier Aguirresarobe argazkilaria, Eibarko Antzerki Jardunaldietako antolatzaile Juan Ortega eta Txema Cornago, Iñaki Bolinaga JD Arrate eskubaloi taldearen presidente-ohia, ONCE erakundea, Ander Romarate igerilari paralinpikoa, Roberto Etxeberria diseinatzailea, Asier Cuevas korrikalaria, edo joan den urtarrilean, Eibarko Ospitalearen Aldeko Plataforma.