Eibarko Udala
lizitazioa

Lizitaziora atera da Ipuruako kanpoko igerilekuetako tabernaren gestioa

2025/05/05
Ipuruako kanpoko igerilekuetako argazkia.
Ipuruako kanpoko igerilekuetako argazkia.

Oinarrizko kanona 875 euroan ezarri da, eta ustiatzeko epea ekainaren 7tik irailaren 28ra bitartean izango da. Informazio zabalagoa Eibarko Udaleko Kontratatzailearen Profilean kontsultatu daiteke.

Eibarko Udalak lizitaziora atera du Ipuruako kanpoko igerilekuetako tabernaren gestioa, 2025eko udako denboraldirako. Lizitazioaren oinarrizko kanona 875 euroan ezarri da, eta jabari publikoko ondasuna erabiltzeko epea 2025eko ekainaren 7tik irailaren 28ra artekoa izango da.

Tabernaren ordutegia hauxe izango da: ekainaren 7tik uztailaren 31ra arte, 11:00etatik 20:30era; abuztuaren 1etik 31ra, 11:00etatik 20:00etara; eta, irailaren 1etik 28ra bitartean, 11:00etatik 19:00etara.

Kontratazio-jardueraren gaineko informazioaren gardentasuna eta sarbide publikoa bermatze aldera, Udalak, bere web-orriko (www.eibar.eus) Kontratatzailearen Profilean, herritarren eskura jarri ditu prozedurarekin lotutako xehetasun guztiak eta baldintza-pleguak.  

Andoni Ameztoy Kirol zinegotziak azpimarratu duenez, “zerbitzu hau aukera ezin hobea da ekintzaileek kalitatezko arreta eskain dezaten uda partean jende asko ibiltzen den inguru batean”.

Era berean, Jon Iraolak zera adierazi du: “Zerbitzu publikoen kudeaketa arduratsu eta irisgarri baten aldeko apustua egiten dugu, eta horrelako lizitazioek aukera ematen dute igerilekuak bezalako funtsezko espazioak martxan egon daitezen”.