Eibarko Udala
Thermopylae

Larunbat honetan, martxoak 28, MMA eta K1 arte martzialen “Thermopylae” ekimena egingo da Eibarren, kirol-ikuskizunaren eta herriko talentuaren aldeko apustua eginez

2026/03/25
MMA eta K1 arte martzialen “Thermopylae” ekimenaren aurkezpena.
MMA eta K1 arte martzialen “Thermopylae” ekimenaren aurkezpena.

Kontaktu-kirolen zaleak Astelena frontoian bilduko dira berriz ere, herriko kirol-egutegian finkatuz doan hitzordu batean. “Thermopylae” ekimenean maila handiko borrokak egongo dira; herriko kirolariek hartuko dute parte eta emakumezkoen presentzia ere nabarmendu behar da.

“Thermopylae” ekimenean maila handiko borrokak egongo dira; herriko kirolariek hartuko dute parte eta emakumezkoen presentzia ere nabarmendu behar da. Astelena frontoian arte martzial mistoak (MMA) eta K1 ikusi ahal izango dira berriz ere, eta ekimenean ikuskizuna, kirol-balioak eta bertako talentua uztartuko dira.

Aurreko edizioan izandako harrera onaren ondoren, antolatzaileek espero dute iaz izandako arrakasta errepikatzea, eta Eibarko posizionamendua indartzea kirol-proposamen erakargarri, berezi eta proiekziodunak antolatzeko gai den hiri gisa.  Larunbat honetan, arratsaldeko 16:00etan izango da ekintza. Horrez gain, goizeko 11:00etan Untzagako arkuetan pisatuko dira borrokalariak.

SA Fight Company, Sakura Team, Ronin eta Eibarko Udalak antolatuta, "Thermopylae" Astelena frontoira itzuliko da, kategoria eta maila desberdinetako borrokaldiez osatutako karteldegi batekin, jendeari esperientzia bizia eta dinamikoa eskaintzeko xedez. Parte-hartzaileen artean herriko borrokalariak ere badaude, eta horrek hurbiltasuna eta identifikazioa sortzen du ikusleengan.

Ikuskizunaren izenak Termopilen borroka historikoan du oinarri, eta borroka hartan erakutsitako hainbat balio gogorarazten ditu, hala nola esfortzua, adorea, diziplina eta erronkak gainditzeko nahia; printzipio horiek oso presente daude horrelako lehiaketetan eta kontaktu-kirolak egiten dituztenen eguneroko lanean.

Jon Iraola alkateak ekimena aurten ere egitearen garrantzia azpimarratu du: “Thermopylae berriz Eibarren antolatzeak erakusten du gure herriak erantzun egiten duela kalitatezko ekimenak proposatzen direnean. Ikuskizunak kirola, herrikoen parte-hartzea eta giro ona konbinatzen ditu; gainera, laguntzen du herria dinamizatzen eta irudi moderno, aktibo eta ireki bat proiektatzen du, diziplina berriei irekia”.

Andoni Ameztoy Kirol zinegotziak herriko kirol-eskaintza irekitzen duten ekimenak babesten jarraitzearen garrantzia azpimarratu du: "Udalak oso ondo ikusten ditu honelako ekitaldiak, indarra hartzen ari diren diziplinak publikoarengana hurbiltzen dituztelako, ikuspegi ireki eta integratzaile batetik, eta tokia egiten dietelako talentu emergenteari. Emakumeen presentzia ere aipagarria da, emakumeen kirolak denbora luzez presentzia txikiagoa izan zuen eremuetan izandako aurrerapena ikusarazten baitu".

Eibarko borrokalarien artean, antolatzaileek nabarmendu dute talentu handiko lau neskak hartuko dutela parte —Maialen, Amina, Irati eta Nekane— beren indarra eta trebetasunak erakutsiz; parte-hartze honek emakume kirolariak mota horretako ekitaldietan irabazten ari diren espazioa sendotzen du. Gainera, jaialdian beste bi eibartarrek ere parte hartuko dute: K1 modalitatean, Iñaki Ordoño (Ronin), eta MMAn, Samuel Gomes (Sakura).

Aurreko edizioan bezala, borrokalarien pisaketa ofiziala ere egingo da: ekitaldi irekia izango da, zeinak ikuskizunaren sarrera gisa balioko duen eta herritarrei aukera emango dien borroken aurreko giroa gertutik bizitzeko.