Eibarko Udala
loreak

Landaketa berria egiteko, lorategietatik erretiratu diren sasoiko loreak doan banatuko ditu Udalak asteazkenean, hilak 21

2025/05/19
Artxiboko argazkia.

Doan emango diren loreak neguko sasoian landatu zirenak dira, eta, orain, uda-sasoikoak sartuko dira.

Maiatzaren 21ean, asteazkena, Udalak loreak banatuko ditu Untzaga plazan, harmailen aldean. Eibarko lorategietako 700 bat lore banatuko dira guztira. Emango diren loreak neguko sasoian landatu zirenak dira, izan ere, orain udakoak hartzen ari dira.

Eibarko Udalak urtean bitan, udaberrian eta neguan, herriko hainbat tokitatik lore-multzoak erretiratzen ditu berriak landatzeko, urtaro bakoitzeko klimatologiari egokitutako espezie indartsuagoak jartzeko xedez. 2023ra arte, erretiratzen ziren loreak baztertu egiten ziren, baina, ordutik, maiatzean banatu egiten dira. Azken bi edizioetan oso harrera ona izan du ekimenak. Hori horrela, Udalak bigarren bizitza bat eman nahi die lore horiei; izan ere, egoera onean daudenez, birlandatu egin daitezke eibartarren etxeetan.

Era horretan, jardinetatik ateratzen diren lore eta landareen doako banaketa egingo da.  Ingurumen Saileko zinegotzi Eva Juez Garmendiak azpimarratu duenez, “jarduera honekin eibartarrek egindako eskaera bati erantzuten diogu, erretiratutako landareak berreskuratu nahi dituzte-eta. Gainera,  jartzen diren lekuak apaintzeko eta alaitzekok modua ere bada”.

Horretarako, interesa dutenek Untzaga plazan (harmaila aldea) jaso ahalko dituzte landareak, asteazkenean, maiatzak 21, 11:00etatik 13:00etara, edo loreak agortu arte.

Guztira, negu-sasoiko 700 bat  lore eta landare (lorategietatik ateratakoak) banatuko dira, hala nola krabelinak, biolak, pentsamenduak, bitxiloreak, mitxoletak eta dragoi-muturrak, Eibarko lorategi-guneetatik ateratakoak. Ez dira banatuko presio metereologikoagatik, zapalduak izateagatik edo beren zikloa amaitua izateagatik baldintza onean ez dauden landareak.

Interesa dutenei gomendatzen zaie poltsa bat eramatea, etxean dituzten poltsak berrerabili ahal izateko.

Neguan landatu ziren lore eta landareak kendu eta udaberri-udako loreak jartzeko lanak maiatzaren 15ean hasi ziren eta ekainaren erdialdean amaituko dira.