Landa-pistak hobetzeko lanak erritmo onean doaz
Eibarko Udalak aglomeratze- eta konpontze-lanak hasi ditu GI-3950 errepidea Agiñaga bailarako Sandroman, Larrañeta eta Iteriaga baserriekin lotzen duen pistan. Bide horrek bi noranzko ditu eta 3,50 metro inguruko zabalera. Gaur egun, hormigoi armatuz zolatuta dago.
Esku-hartzeak 1.615 metroko luzera hartuko du eta 7.148,04 metro koadroko azalera. Hormigoizko eremu hondatuak konpondu eta asfaltozko aglomeratu-geruza bat aplikatuko da, landa-bide horretatik doazen bizilagunen eta ibilgailuen segurtasuna eta erosotasuna hobetze aldera.
Jon Iraola alkateak lan horien garrantzia azpimarratu du: "Jarduera honek lehentasuna du Udalarentzat, landa-azpiegiturak hobetzea funtsezkoa baita konektibitate seguru eta egokia bermatzeko, etxebizitzetarako sarbidea eta inguruko jardueren garapena errazten du-eta".
Hobekuntza hauekin Udalak landa-azpiegituren mantentze egokia bermatu eta baserrietarako sarbidea erraztu nahi du, inguruan bizi diren familien ongizateari eta bailarako nekazaritza- eta abeltzaintza-garapenari laguntzeko asmoz.