Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ipuruako eta Orbeko kiroldegietako kirol-materiala berriztuko du Udalak

Ipuruako kiroldegia.

Ipuruako kiroldegia.

2024/01/05

Inbertsioa 11.000 eurotik gorakoa izango da, makinak, aparatuak eta osagarriak erosteko. Yoga eta pilates ikastaroetarako beharrezkoak diren elementu batzuk ere berriztuko dira.

Eibarko Udalak gimnasiorako materiala berriztuko du Ipuruako eta Orbeako kiroldegietan, bai eta yoga eta pilates ikastaroak egiteko beharrezkoak diren elementuak ere.  Inbertsioa 11.222 eurokoa izango da eta materiala Broker Kirol SL enpresari erosi zaio.

Gimnasioetarako makinen, aparatuen eta osagarrien kasuan,  honako hauek erosiko dira: koltxonetak, neurri ezberdinetako diskoak eta halterak, barrak, bankuak, polea-zubi bat, AFW kukubilkatze-kaiola polearekin, eta abar.       

Yoga eta pilates ikastaroen materialei dagokienez, gymball-ak, koltxonetak, halterak eta erresistentzia-zintak erosiko dira. Azkenik, Jon Iraola alkateak adierazi duenez, "aurten inbertsioak egingo ditugu material berriak erosteko eta gure kirol instalazioetan erreformak egiteko".