Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"II. Jardunaldia: Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan": bideoa ikusgai Eibarko Udalaren YouTube kanalean

"II. Jardunaldia: Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan" ekimenean parte hartu zuten hizlarien, antolatzaileen eta parte-hartzaileen taldeko argazkia.

"II. Jardunaldia: Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan" ekimenean parte hartu zuten hizlarien, antolatzaileen eta parte-hartzaileen taldeko argazkia.

2023/11/24

Atzo, azaroak 23, Coliseo Antzokian egindako jardunaldia ikusteko hiru aukera jarri dira Eibarko Udalaren YouTubeko kanalean: jatorrizko bertsioa, euskarazko itzulpena eta gaztelaniazko itzulpena.

Atzo, azaroak 23, Eibarko Coliseo Antzokian egin zen "II. Jardunaldia: Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan" ekimenari buruzko bideoa eskuragarri dago jada Eibarko Udalaren YouTube kanalean.

Jardunaldia YouTuben zuzenean jarraitzeko hiru kanal ezberdin jarri dira, erabiltzaile bakoitzak nahi duen edo behar duen hizkuntzaren arabera jarraitu ahal izateko: ekitaldiaren jatorrizko bertsioa (bai hitzaldiak, bai amaierako mahai-ingurua, bakoitza egin zen hizkuntzan entzun daitezke), euskarazko bertsioa (kanal horren bidez euskaraz ere entzun ahal izango dira gaztelaniaz eman ziren lau hitzaldiak eta mahai-ingurua) eta gaztelaniazko bertsioa (azken kanal horren bidez gaztelaniara itzuli dira euskaraz eskaini ziren bi ponentziak).

Ekimen honekin lortu nahi izan zena zera da: administrazio publikoek komunikazio eta gardentasunaren alorrean duten eginkizuna ezagutaraztea, eta, halaber, erakunde publikoei gai horietan hobetzeko soluzioak proposatzea.

Aurtengo jardunaldian, besteak beste, honako gai hauek landu dira: komunikazio digitala, krisi-egoeren komunikazioa, marka-irudia, webguneen irisgarritasuna, analitika digitala, gobernu ona, gardentasun aktibo eta pasiboa, eta salaketa-kanalak. Ekitaldia sektore publikoko komunikazio-arloko profesionalei eta, oro har, administrazio publikoko langileei egon zen zuzendua, bai eta komunikazio instituzionalean eta marketinean aditu direnei, komunikazio, kazetaritza edo antzeko graduko ikasleei, edo gaian interesa duten komunikabideei ere.

Jardunaldiaren egitaraua sei hitzaldik osatu zuten eta hizlariak (Óscar Cortés Abad, Malen Illarramendi Beitia y Jone Amonarriz Zubeldia, Arantxa Hernández López, Iñaki Gorostiza Esquerdeiro, Goizeder Manotas Rueda eta Haritz Ugarte Aizpuru, eta Miren Martiarena Barkaiztegi egongo da, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiko zuzendari eta Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko presidenta) komunikazio korporatibo eta instituzionalean, marketin digitalean eta gobernu onean diharduten profesionalak izan ziren. Amaieran mahai-inguru bat egin zen hitzaldi bakoitzaren ideia nagusiei buruzko azterketa eta hausnarketa egiteko.

Halaber, sare sozialetan jardunaldiaren zabalkundea egiteko #EibarKomunika traola erabili zen.


Gaztelaniazko bertsioa

Hizlarienargazkia20231123.jpg
HIzlarien taldeko argazkia.