Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hasi dira Ipuruako kiroldegiko teilatua eraberritzeko obrak, 9 astez luzatuko direnak

Ipuruako Polikiroldegia.

Ipuruako Polikiroldegia.

2021/12/13

Lanek, 229.779 euroko kostuarekin, kirol-instalazioan ura ez sartzea dute helburu.

Ipuruako kiroldegiko teilatuaren eraberritze-obrak gaur astelehena hasiko dira ofizialki eta bederatzi astez luzatuko; hortaz, otsaila amaitu aurretik bukatuta egongo dira lanak. Helburua da estalkiaren maila desberdinak konpontzea ura sartzea saihesteko kirol-instalazioan; kostua 229.779 eurokoa da.

Jarduketa hau eraikinaren estalkiei buruz 2020an egin zen txosten baten ondorioz sortu zen; agiri hartan zehazten zen ura sartzen zela teilatutik. Teilatu-hodiek, beren kokapenagatik, arazo handiak sortzen dituzte eta zaildu egiten dute garbiketa-lana.

Urteekin (kontuan hartu behar da egitura hau 1982an eraiki zela) eta haizearen eta oxidazioaren eraginez, arazoak sortu dira airea sartzen delako egituran, eta horrek teilatuko elementuak jaustea eragin du, batez ere, kiroldegiaren mendebaldeko aldean.

Gaur hasiko den obran, eraberritze-proiektuaren arabera, inpermeabilizazio bat egingo da elementu lau eta teilatu-hodi guztiei isolamendua jarriz.  Gainera, ipar-ekialdeko harmailetan egitura lagungarri batean eskailera mekaniko bat jarriko da teilatura joan ahal izateko.

Proiektu hau Ipuruako kiroldegiko instalazioak hobetzeko planaren barruan dago sartuta; egitasmoak jasotzen du halaber esparruko instalazioetako hezetasuna kentzeko sistema berritzea. Obra horiek duela gutxi egin ziren.