Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzak "Administrazioa zugandik gertu" programa jarri du abian, Administrazio Digitala herritarrengana hurbiltzeko
Formakuntza praktikoa eta hurbila izango da Pleno aretoan, herritarrak Administrazioarekin komunikatzeko gailu mugikorren bidez. Urtarrilaren 26an, saio bat egongo da Eibarren, digitalizazioa herritarrei, kolektiboei, eta enpresa txiki eta ertainei gerturatzea helburu.
Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzak “Administrazioa zugandik gertu” programa abiarazi du; nazio mailako ekimen bat da, helburu duena Administrazio Elektronikoaren erabilera herritarrei modu erraz, praktiko eta ulergarrian hurbiltzea.
Programa honek aukera ematen die herritarrei gailu digitalen bitartez Administrazio Publikoekin komunikatzeko, autonomia digitala bultzatuz eta teknologia arrakala murriztuz. Saioetan hizkuntza kolokiala, hurbila eta irisgarria erabiliko da, trena digitalekin ohituta ez daudenentzat ere ulergarriak izan dadin.
Programa pertsona nagusiei, ikasleei, enpresa txiki eta ertainei, elkarteei, bazterturiko gizataldeei eta udalei zuzenduta dago, eta bai kolektibo eskatzaileen instalazioetan bai Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzan bertan ematen da, talde bakoitzaren premietara egokitze aldera.
Eibarren, urtarrilaren 26an izango da saioa udaletxeko pleno aretoan, 16:00etatik 18:00etara. 2 ordu eta erdiko iraupeneko formakuntza-hitzaldiekin, eta interesa duen elkartean emango da, edo, espazio egokirik izan ezean, Gobernuaren Ordezkariordetzaren Areto Nagusian. Saio bakoitzean, gehienez, 15 lagun egongo dira, nahiz eta eskaera hortik gorakoa bada, saio gehiago antolatzeko aukera egongo den, ohikoa den moduan.
Administrazio Digitalaren inguruko alderdirik funtsezkoenak azalduko dira formakuntzan: zer den, egiaztatze elektroniko motak, nola erabiltzen den ziurtagiri digital bat eta zein zerbitzu digital dauden herritarren eskura. Bertaratutakoei zuzenean emango zaie Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiri digitala. Parte-hartzaileek praktikak egingo dituzte zerbitzu elektroniko errealetara sartzen ikasteko.
Gobernuaren Ordezkariordetzako informatika-langileek eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionaleko egiaztatzaile ofizialek emango dituzte saioak; oso izaera praktikoa izango dute eta herritarrengandik hurbileko hizkuntza erabiliko dute. Oro har, hitzaldiak astelehen-ostegun bitartean egiten dira, 16:00ak inguruan.
2022tik, talde ibiltariak Gipuzkoako udal, ikastetxe eta bazterturiko gizataldeen elkarte ugaritan eman ditu hitzaldiak, eta, arrakasta handia izateaz gain, goraipatu egin da formatua eta saioen edukia.
Jon Iraola Eibarko alkateak ekimenaren inguruko oso balorazio positiboa egin du, eta zorionak eman nahi izan dizkio pertsonalki Noemi Lopez Gobernuko ordezkariordeari, herritarrentzako aukera hau ahalbidetzeagatik. “Administrazioa zugandik gertu” bezalako programak funtsezkoak dira bermatzeko inor ez dela atzean geratuko eraldaketa digitalean. Noemi Lopez ordezkariordea zoriondu nahi dut horrelako ekimen bat bultzatzeagatik; izan ere, horrelakoei esker, herritarrak errazago iritsiko dira zerbitzu publiko digitaletara, administrazioa gertuago izango dute eta baita bizi-kalitate hobea ere”.
“Administrazioa ulertzeko modukoa eta irisgarria izan behar da. Era honetako formakuntzak ahaldundu egiten ditu herritarrak eta sendotu egiten du erakundeen eta herritarren arteko harremana. Horregatik, benetan eskertzen dugu Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzaren harreman hori horrela izan dadin duen konpromisoa.