Gobernu taldeak udal sail batzuen ordezkaritza berrantolatu du

Gobernu taldeak udal sail batzuen ordezkaritza berrantolatu du

Ana Telleria, Ogasuneko zinegotzia eta Gobernua Zabalik Ordezkaritzako arduraduna.

2017/10/30

Ana Telleria zinegotziak Ogasun batzorde aholkulariaren ardura izango du eta Hirigintza laga; azken sail horren ardura Jon Iraolak hartuko du. Azken hilabeteotan sortu diren antolaketa-premiei erantzuten diete aldaketa hauek.

Udal Gobernu taldeak aldaketa batzuk egin ditu sail batzuen ordezkaritzan; aldaketa horiek antolaketa-premia berriei erantzuteko sortu dira eta ez diote eragingo ez udalaren erritmoari ez kanpoko edo barruko funtzionamenduari; alderantziz baizik. Aldaketa horien berri eman zaie dagoeneko udal talde guztiei.  

Aldaketa nagusia da Ana Telleria zinegotziak, Zientzia Ekonomikoetan lizentziatua EHUn, Ogasun batzorde aholkulariaren ardura hartuko duela Alberto Albistegui jauna ordezkatuz. Telleria andreak, zeinak uko egiten dion liberatua egoteagatik dagokion lansariari, jarraituko du izaten Informatika sailaren eta Gobernu Zabalik Ordezkaritzaren arduradun politikoa, baina utzi egingo dio Hirigintza batzorde aholkulariaren buru izateari; Jon Iraolak hartuko du batzordeburu kargua. Hala, Iraola jaunak, Eneko Andueza joan zenetik, bateratu egin du abokatu-lana euskal korporazio garrantzitsu batean Ingurumenaren ordezkaritzarekin; hemendik aurrera, udal kudeaketara bakarrik dedikatuko da eta Hirigintza eta Ingurumen sailak gidatuko ditu. Iraola, halaber, alkateorde izendatu dute eta Gobernu Batzarraren partaide.

Alberto Albistegui jaunak, bestalde, Ogasun batzordea laga du, baina jarraitzen du Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako sailaren buru izaten, eta, era berean, Kiroletako ordezkari izendatu dute, eta Udal Kirol Patronatuko lehendakariorde.