Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Garai seguruak" izenburupean, Larrialdi eta Emergentzietako XXIII. Jardunaldiak hartuko ditu Armeria Eskolak, hilaren 29an

2018/11/27

Edizio berri honetan, Urgentzia eta Larrialdietako paziente edo gaixoen eta adituen segurtasuna hizpide izango dute.

Urgentzia eta Larrialdietako Espainiako Medikuntza Elkarteak (SEMES Euskadi-EKALME) urtero antolatzen dituen Larrialdi eta Emergentzietako XXIII. Jardunaldiak hartuko ditu ostegun honetan, azaroak 29, Armeria Eskolak, "Garai seguruak" izenburupean. Miguel de los Toyos Alkateak, Idoya Sarasqueta Gizartekintza saileko zinegotziak, Patxi Ezponda EKALMEko presidenteak eta Iñaki Paredes jardunaldiaren antolatzaile nagusiak eman dute prentsaurrekoa gaur goizean. Jardunaldiak goizeko 09:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00etara luzatuko dira.

Egun osoan zehar, Euskadiko urgentzietako eta larrialdietako langileek beren lanari buruz jardungo dute, beste pertsona batzuen esperientziak eta testigantzak entzuteko aukera izango dute, tailerrak egingo dira eta 20 proiektu zientifiko baino gehiago aurkeztuko dira. 

Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan, "Eibarko Udalak beharrezkoak diren erremintak jartzen ditu beti horrelako ekimen edo jarduerak gauzatu ahal izateko, baina benetan errealitate bihurtzen dituztenak dira herriko enpresa, eragile edota formakuntza zentro ezberdinak".

Inaugurazio hitzaldia Bartzelonako Larrialdi Zerbitzuetako lurralde arduradun den Joaquín Ríos Sanbernardok emango du; 2017ko abuztuaren 17an Las Ramblasen gertatutako atentatuaren ondorengo egoera zuzendu eta koordinatu behar izan zuen. Halaber, goiz osoan zehar, urgentzietako eta larrialdietako adituak hartuko dute parte honako bost mahai-inguru hauetan: Paziente edo gaixoen segurtasuna (1. mahaia); Osasuna eta justizia garai berrietan (2. mahaia); Urgentzietako zerbitzutik sinkopearen erabilera integrala (3. mahaia); Urgentzietan eta larrialdietan erizain-eskumenen aniztasuna (4. mahaia); eta Segurtasuna eta sorospena. Lehentasuna atentatu terroristetan (5. mahaia). 

Bestalde, arratsaldez ere egingo dira hainbat tailer, sari banaketa, poster edo horma-irudiak eta ahozko komunikazioak, jardunaldien itxiera eta Ekalmeren urteroko biltzarra. 

Jardunaldiak antolatzeko 60 bat pertsonen laguntza izan dute eta aurrekontua 12000 euro ingurukoa izan da. Aurreikuspenen arabera, 275 bat pertsonek parte hartzea espero da.

Egitaraua osorik ikusteko SAKATU HEMEN.