Eibarko Udala
#ExperienciaINCIBE

#ExperienciaINCIBEren roadshow-a Eibarrera iritsi da, herritarrak zibersegurtasunean gaitzea helburu

2026/03/06
Kartela.

Kamioi zabalgarria Txaltxazelai parkean egongo da martxoaren 10etik 14ra.

INCIBE Espainiako Zibersegurtasneko Institutu Nazionalak —Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren mendeko erakundea—, Telekomunikazioen eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzaren bitartez, Eibar bisitatuko du 2026ko martxoaren 10etik 14ra, roadshow kamioarekin —Espainia osoan zehar bidaiatzen ari den kamioi zabalgarria—, zibersegurtasunaren arloan herritar guztiak (familiak eta adingabeak, baita publiko seniorra ere) eta enpresak trebatzeko.

Ekimen honen bitartez, Europar Batasunak Next Generation funtsekin finantzatzen duena, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren funtsen esparruan,  INCIBE elkarteak edozein erabiltzailek aro digitalean konfiantzaz eta segurtasunez moldatzeko izan behar duen zibersegurtasunaren inguruko kultura maila handitu nahi du. 

Roadshow-a dela eta

Roadshow kamioia, behin zabalduta, espazio moldakorra, funtzio anitzekoa eta erabat irisgarria da. Bi eremu handi ditu,  barrualdea eta kanpoaldea, kontzientziazio-,prestakuntza- eta hainbat jolas-jarduerarekin, parte-hartzaile guztiek ondo pasatzeko aukera izan dezaten eta, aldi berean, sarean modu seguruan nabigatzen ikas dezaten. 

Zehazki, barruko espazioak 30 pertsona hartu ditzake eta, gamifikazio gune bat izateaz gain, hitzaldi eta eduki didaktikoetarako eremu bat ere badu, baita ihesgela edo scape room bat ere,  zeinean arrisku digitalak gainditu eta mehatxuak saihestu eta kudeatzeko jarduerak egin beharko diren. Era berean, barrualdean, 36 lagunentzako gunean, joko-eremu bat dago eta baita 017 telefono-zenbakiarekin —INCIBEren Tu Ayuda en Ciberseguridad zerbitzua— harremanetan jartzeko kabina bat ere.

Roadshow-a martxoaren 10etik 14ra egingo da, Txaltxazelaiko parkean. Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 19:30era. Larunbatean, 11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Bisitaldiak ordubete inguru irauten du, eta 30 pertsonako bi talde hartuko dira batera. Adin guztietako jendearentzat dago irekia, 10 urtetik 3. adinera arte, eta doakoa da.

Roadshow-a zer lekutan egingo den jakiteko edo toki jakin batera joan gaitezen nahi izanez gero (herri handi zein txiki),  https://www.incibe.es/experiencia-incibe/roadshow webgunea bisitatu daiteke.

#Experiencia INCIBE

Zibersegurtasuna eta konfiantza digitala dira aurre egin beharko diegun erronka nagusienetako bi. Hori horrela, INCIBEk martxan jarri du #ExperienciaINCIBE esperientzia ibiltari multzo bat, 3 urtetan, Espainiako geografian zehar ibiliko dena, erabiltzaileen artean zibersegurtasunaren inguruko sentsibilizaioa, kontzientziazioa eta heziketa bultzau eta zabaltzeko asmoz. Zibersegurtasunaren kultura sustatzea da garatu beharreko ardatz nagusienetako bat gizarteak aurre egin beharko dien mehatxuak eta erronkak hobeto ezagutu ditzan.

Roadshow-az gain, beste esperientzia bat ere jarri da martxan: stand ibiltari bat. https://www.incibe.es/experiencia-incibe webgunean dago informazio guztia, baita hurrengo kokapenak ere. 

Zibersegurtasunez bizi, bizi #ExperienciaINCIBE esperientzia bat. 

Zer da INCIBE

Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren mendeko erakundea da, Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzaren bidez, eta zibersegurtasuna eta herritarren eta enpresen konfiantza digitala garatzeko erreferentziazko erakunde gisa finkatuta dago. Gainera, gizarte-eraldaketarako eta berrikuntzarako aukerarako motorra da, eta I+G+B estrategia eta talentua bultzatzen ditu.