Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Eskubaloia Eibarren" dokumentala JD Arrate eta Eibar Eskubaloiaren urteurrenaren amaierako ekintza izango da

JD Arrateren sorreraren eta Eibar Eskubaloiaren 10. urteurrena dela eta, egindako dokumentalaren aurkezpena.

JD Arrateren sorreraren eta Eibar Eskubaloiaren 10. urteurrena dela eta, egindako dokumentalaren aurkezpena.

2022/11/28

Ekitaldia, publiko orori irekia, ostegunean izango da, abenduak 1, 19:00etan, Coliseo antzokian.

Dena prest dago JD Arrateren sorreraren eta Eibar Eskubaloiaren 10. urteurrenaren inguruko ekitaldiak behar bezala amaitzeko.  “Eskubaloia Eibarren” dokumentalean urte hauetan guztietan izandako gertakari nagusiak ikusi ahal izango dira; ikus-entzunezkoa urteurrenerako prestatu da berariaz, eta ostegunean izango da emanaldia, 19:00etatik aurrera, Coliseo antzokian.  

Astelehen honetan, udaletxean aurkeztu dituzte xehetasunak Jon Iraola alkateak, Ander Curiel Kirol zinegotziak, eta Gaizka Bilbao Eibar Eskubaloi Taldeko presidenteak.

Eskubaloiko talde ezberdinetan parte hartu zutenekin egindako elkarrizketak, Untzagako bideo argitaratu gabeak, bizi izandako une ahaztezinak… Halako pasarteak ikus daitezke  Eibar Eskubaloia eta JD Arrate taldeen sare sozialetan.

Proiekzioa ikusteko sarrerak zuzenean har daitezke Coliseo antzokiaren takillan, bai eta Kutxabankeko webgunean ere (ticketak). Sarrera doan da.

Ekitaldiz betetako denboraldia

Eibarko eskubaloiaren historiaren inguruko ekitaldiak duela urtebete hasi ziren: urtero bezala Eibar Eskubaloia-ko taldeak Arrateko Santutegira igo ziren; joan zen azaroan, emakumezkoen nazioarteko mailako partidak antolatu ziren Ipuruan; argazki historikoen erakusketa digitala; bazkari herrikoia eta Untzagan egindako partaide guztien argazkia; eta Eibarko Txirrindulari Elkartearen omenaldia edo San Juan jaien hasiera, ekainean.