Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek eskubaloiko zilarrezko mailara igoera fasea hartuko du asteburu honetan

Kirol lehiaketaren argazkia.

Kirol lehiaketaren argazkia.

2022/05/25

Maiatzaren 27, 28 eta 29an Eibarrek gizonezkoen eskubaloiko ohorezko zilarrezko ACE mailara igotzeko fasea hartuko du, non etxeko taldeak, Eibar Eskubaloiak, parte hartuko duen.

Jon Iraola alkateak, Ander Curiel kirol zinegotziak eta Jon Mikel Lejardi Eibar Eskubaloia taldeko lehendakariordeak prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur, hilak 25, Eibar Eskubaloia zilarrezko mailara igotzeko fasea. Guztira sei partida jokatuko dira asteburuan eta CD Santoña, Eskubaloi Ikasa, Oar Gracia Sabadell eta Arrate Eibar Eskubaloia taldeek jokatuko dituzte.

Etxeko taldeak hiru partida jokatuko ditu asteburuan zehar. Lehenengoan, ostiralean 19:45ean, Oar Gracia Sabadell taldearen aurka jokatuko du. Larunbatean, 18:45ean, Balonmano Ikasa madrildarraren aurka; eta, azkenik, igandean, 12:30ean CB Santoñaren aurka jokatuko du igoera faseko azken partida.

Bestalde, CB Santoñaren eta Ikasa eskubaloiaren arteko norgehiagoka ostiralean izango da, 17:30ean; larunbatean CB Santoñaren eta Oar Gracia Sabadellen arteko norgehiagoka hasiko da; eta azken talde horrek Ikasa eskubaloiaren aurka jokatuko du igandean, 10:30ean.

Bigarren urtez jarraian jokatuko du Eibar Eskubaloia taldeak igoera fase honetan, eta Jon Iraola alkateak azpimarratu duenez, "Igoera lortzea izango litzateke urteetan ondo egindako lanaren amaiera". Gainera, esan du "ohore handia" dela "igoera fase hau hartzea", eta Arrate Eibar Eskubaloiaren emaitza ona klubari ez ezik, Eibarko hiri osoari dagokiola.

Igoera fase honetako partida guztiak biltzen dituzten bonuak dagoeneko salgai daude Eibar Eskubaloia webgunearen bitartez. Prezioa 25 €-koa da, eta 7 urtetik beherakoek doan eskuratu ahal izango dute. Bonu hauek modu fisikoan ere eros daitezke Toribio Etxebarria kaleko Ez Dok tabernan. Ostiraletik aurrera, igoera fasea hasten den egunetik aurrera, sarrerak salgai jarriko dira egunero leihatilan, egun bakoitzeko bi partidak 10 €-ko prezioan ikusteko. Gainera, Eibar Eskubaloia taldeko bazkide guztiek hiru eguneko doako bonua dute, lehiatilan jaso dezaketena.