Eibarko Udala
kirolak

Eibarrek Mikel Oyarzabal eta Jon Gorrotxategi omenduko ditu ostiralean, Realarekin Errege Kopa irabazi ostean

2026/04/23
Mikel Oyarzabal eta Jon Gorrotxategi. Irudia: etakitto.eus
Mikel Oyarzabal eta Jon Gorrotxategi. Irudia: etakitto.eus

Untzaga plazan, 20:15etik aurrera.

Errekonozimendu eta harrotasun kolektiboko jardunaldi berezia biziko du Eibarrek ostiralean, bere bi futbolari nabarmenak omenduko ditu: Mikel Oyarzabal eta Jon Gorrotxategi, Realarekin Errege Kopa irabazi berri dutenak.

Ekitaldia 20:15ean hasiko da, instituzioek eta herritarrek herriko plazan egingo dieten harrera beroarekin.

Ondoren, bi jokalariak udaletxera igoko dira, alkateak lagunduta. Han, udaletxeko balkoira irtengo dira, plazan bildutako herritarrak agurtzera, herritarren eta bertako kirol- erreferenteen arteko ospakizun-keinu sinboliko baten bidez.

Udalak nabarmendu nahi izan du aitortza honek bi futbolarien kirol-arrakastaz gain, haien ahalegina, ibilbidea eta herriarekin duten lotura emozionala ere balioan jartzen dituela.

Alkateak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu omenaldi honetan parte hartzera: “Eibar une garrantzitsuetan beti etxekoen ondoan egoten jakin izan duen herria da, eta ostirala gogoan geratzen diren egun horietako bat izango da”.

Era berean, honako hau adierazi du: “Gure herriko enbaxadore bikainak dira. Dauden lekuan daudela, beti eramaten dute Eibar harrotasunez, eta horrek asko esaten du ez bakarrik jokalari hauen kirol-kalitateaz, baita haien gizatasunaz ere. Emozioa, esker ona eta harrotasun kolektiboa partekatzeko unea izango da. Plazan itxarongo dizuet une hori elkarrekin bizitzeko, betiko indarrarekin eta bihotza beteta. Gainera, gutako bat garaile ateratzen denean, herri guztiak ospatzen du”.