Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko 15 industria-enpresak hartu dute parte lehiakortasuna hobetzeko "Pymeen Plana"-ren lehen edizioan

Eibarko 15 industria-enpresak hartu dute parte lehiakortasuna hobetzeko "Pymeen Plana"-ren lehen edizioan

Eibarko "Plan Pymes" programaren emaitzen aurkezpenean izandako aholkularitza eta enpresak.

2019/11/21

Eibarko Udalak antolatutako programari esker, 20 langilerainoko enpresa horiek laguntza espezializatu eta indibidualizatua jaso dute, lehiakortasuna hobetzeko plana zehaztu eta burutzeko. 103 proiektu egin dira guztira, eta horietatik 81 aztertu dira aholkularitza-taldearen eta enpresaren arteko 100 saio baino gehiagotan.

Eibarko Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza sailak sustatutako "Eibarko Pymeen Plana" programak Eibarko 15 Pymeren lehiakortasun-mailak hobetzen lagundu du epe motz eta ertainera, era horretan, udalerriko eta eskualdeko jarduera ekonomikoa sendotu, hazi eta dibertsifikatuz. Hori guztia, egoeraren diagnosiak eta ekintza-planak egiteko laguntza tekniko baten bidez.

Horretarako, Ikei research & Consultancy S.A. aholkularitza-enpresa kontratatu da; Donostiako taldeak esperientzia zabala du aholkularitza estrategiko eta korporatiboan.   

Prozesua 2018an hasi zen: egoeraren azterketa bat egin zen, enpresa bakoitzaren hobekuntza-arloak eta gaitasuna detektatzeko eta ekintza-plan indibidualizatuak egin ahal izateko. Ondoren, enpresei lagundu egin zitzaien zehaztutako plan horiek martxan jartzen, 2019ko azarora arte; Pyme parte-hartzaileek aholkulari espezializatuekin elkarlanean jardun dute, beren lehiakortasun-planean jasotako ekintzak martxan jarri, kudeatu eta jarraipena egiteko.  

Zehazki, 103 proiektu definitu dira. 32 prozesuen hobekuntzaren arloan, 32 merkataritza-arloan, 26 antolaketaren arloan, 7 enpresa-ondorengotzako proiektuetan eta 6 berrikuntzako eta produktua edo zerbitzua garatzeko proiektuetan. 

Definitutako proiektuetatik, jarduerak egin dira 81 proiekturen hedapen operatiboara eta laguntzara bideratuak. Gainerakoak, 103ra iritsi arte, enpresek aurrerago ekiteko asmoa duten proiektuak dira. Aholkularitza-taldeak harreman estua izan du, bai aurrez aurreko asistentziari dagokionez —130 saio baino gehiago egin dira parte hartzen duten enpresekin—, bai eta urrutiko asistentziari dagokionez ere,

Enpresek oso modu positiboan baloratu dute programan parte hartzea, bai programaren erabilgarritasunari, bai iraupenari, bai lortutako emaitzei dagokienez. Halaber, balorazio ona egin dute esleitutako aholkularitza-taldearen gaitasun profesionalari eta dedikazioari buruz.

Hori guztia argi geratzen da parte hartzen duten enpresa guztiek adierazten dutelako Programaren hurrengo edizioan parte hartzeko prest daudela, eta parte-hartzaileen % 92k beste enpresa batzuei parte hartzea gomendatuko lieketelako. Are gehiago, enpresa batek zera adierazi zuen balorazioan: "Programa hau aspaldi existitu izan balitz, Eibar ezagutzen dugunaren ezberdina litzateke."

Emaitza horiek ikusita, Eibarko Udalak programa horri jarraipena ematea erabaki du, "Eibarko Pymeen Plana"-ren bigarren edizio bat abian jarriz, 50 langilerainoko industria-enpresei eskaintza zabalduz.

etiketak: Eibar, Plan Pymes