Eibarko Udala
Minbiziaren Aurkako Martxa

Eibar berdez jantziko da aurten ere minbiziaren aurkako 5. martxan, ekainaren 6an

2026/05/26
Minbiziaren Aurkako Bosgarren Martxako aurkezpenean parte hartu duten pertsonak.
Minbiziaren Aurkako Bosgarren Martxako aurkezpenean parte hartu duten pertsonak.

Aurten 5 kilometroko lasterketa bat egongo da, 10:40an abiatuko dena Untzagatik. 3 kilometroko ohiko martxa solidarioa 11:00etan hasiko da, eta ehunka pertsona bilduko ditu berriz ere ikerketaren eta kaltetuen alde.

Eibarrek aurten ere elkartasunarekin eta minbiziaren aurkako borrokarekin duen konpromisoa erakutsiko du ekainaren 6an, Minbiziaren Aurkako Bosgarren Martxaren harira. Hitzordu hau jada finkatuta dago gure herriko egutegian, eta urtero ehunka herritar biltzen ditu kausa beraren inguruan.

Aurtengo edizioa, gainera, berritasuna batekin dator: ohiko 3 kilometroko herri-martxarekin batera, 5 kilometroko lasterketa bat egingo da lehen aldiz, korrika egin nahi dutenei zuzendua. Antolatzaileek argi utzi nahi izan dute ez dela lasterketa bat. Proba berri honen irteera 10:40ean izango da Untzaga plazatik, eta ohiko martxa, berriz, 11:00etan hasiko da leku beretik.

Helburua bikoitza da berriz ere: minbiziaren aurkako ikerketa bultzatzen jarraitzearen garrantzia ikusaraztea, eta hurbiltasun eta babes mezua helaraztea gaixotasunarekin bizi diren pertsonei eta haien familiei.

Jon Iraola alkateak herritarrak animatu ditu ekimenean parte hartzera: “Minbiziaren Aurkako Martxa oso hitzordu berezia bihurtu da Eibarrentzat. Oinez edo korrika, elkarrekin egoteko egun bat da, baina batez ere erakusteko herri bezala elkartuta gaudela denok hurbiletik ukitzen gaituen kausa baten aurrean. Garrantzitsua da parte hartzea, keinurik txikiena ere asko da-eta. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditut Untzagara hurbildu daitezen eta elkartasun jardunaldi honetan parte har dezaten”.

Iraolak, gainera, balioan jarri nahi izan du ekimen hau ahalbidetu dutenen lana, eta eskertu sare sozial eta ekonomiko horren inplikazioa: “Eskerrak eman nahi dizkiet boluntario guztiei, elkarte antolatzaileari, enpresa babesleei eta urtez urte martxa hau aurrera ateratzen laguntzen duten erakundeei. Haien konpromisoari eta herritarren erantzunari esker, Eibarrek berriz ere erakutsiko du herri solidarioa eta konprometitua dela eta gehien behar dutenekin arduratzen dela”.