Eibarko Udala

Balkoiak eta leihoak apaintzeko IV. lehiaketaren sariak banatu dira

2022/07/26
Alberto Albistegui, Ingurumen zinegotzia, eta lehiaketako irabazleak.

Lehiaketaren helburua da hiriko ingurumenaren eta estetikaren kalitatea hobetzen laguntzea, herritarren inplikazioaren bidez.

Eibarko Udalak Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziarekin batera antolatutako IV. balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman dira. Aurten 28 pertsonak hartu dute parte.

Epaimahaiak parte hartu duten balkoi eta leihoak bisitatu eta baloratu ditu ekaina amaieran, multzo ederrena saritzeko asmoz. Balorazio-irizpideak hauxek izan dira: konposizioaren ikusgarritasuna, originaltasuna eta sormena, apaingarrien kalitatea, multzoaren eta diseinua, eta baita apaintzen hartutako lana ere.

Aurten, aurreko edizioetan bezala, parte hartu duten balkoiek bereizgarri bat izan behar zuten bistan epaimahaiak identifikatu ahal zitzan; hortaz, kartel hori ekainaren 18tik 23ra bitartean jarrita izan ez duten balkoi eta leihoak, edo kaletik ikusteko moduan jarri ez dutenak, ez dira baloratuak izan. Era berean, balkoi eta leiho parte-hartzaileek, baloratuak izateko, Eibarren indarrean dagoen ordenantza bete behar zuten. Ordenantza horrek debekatu egiten du loreontziak behar bezala lotu gabe jartzea, kalera eror ez daitezen, eta baranden kanpoaldean zintzilikatzea.

Eibarko Udalak bi sari eman ditu: lehenengoa, 200 eurokoa, Rosa Garagarzarentzat izan da eta bigarrena, 150 eurokoa, Yolanda Bahamonderentzat. Lehiaketara aurkeztutako gainerako balkoiek ez dutenez lortu lehiaketako irabazle izateko adinako puntuaziorik edo indarrean dagoen ordenantza betetzen ez zutenez, aurtengo edizioan sariak esleitu gabe gera ez zitezen, balkoi horiei eman zaizkie sariak, eta azken bi urteetan tokiko sarietako baten irabazle ere izan dira. Eskualdeko sariari dagokionez, aurten Elgoibarren eman da.

Eibar Merkataritza Gune Irekiko dendetan gastatzeko bonuekin batera, Alberto Albistegui Ingurumen zinegotziak diploma bana eman die irabazleei.

Lehiaketa honen helburua izan da herritarren parte-hartzearen bidez herriaren ingurumen-kalitatea eta itxura estetikoa hobetzen laguntzea. Landareek eta loreek lagundu egiten dute hiri-ingurumen atseginago eta estetikoago bat sortzen guztion gozamenerako, eta ekimenaren bidez herritarren artean ohitura on hori bultzatu nahi izan da.

Lehiaketaren deialdia, joan den maiatzean egin zena, 400 loreren banaketarekin osatu zen.

1. saria: Rosa Garagarza

2. saria: Yolanda Bahamonde

Eskualdeko saria: Elgoibar