Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Astelena frontoiak boxeo gauaren 25. edizioa hartuko du ostiral honetan

Boxeo gauaren 25. edizioaren aurkezpenaren irudia.

Boxeo gauaren 25. edizioaren aurkezpenaren irudia.

2023/06/06

Boxeo amateurreko zortzi borrokaldi antolatu dira, haietatik bost gizonezkoenak eta hiru emakumezkoenak.

Astelena Frontoian egingo da ostiral honetan, ekainak 9, urtero Eibarko San Juan jaien bezperetan egiten den boxeo gaua. Aurten, gainera, Eibar 2023ko Kirolaren Europar Hiri izendatu izanarekin kointzidituko du.

Ekitaldia ostiralean egingo da, Astelena frontoian, 22:30etik aurrera, eta gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan Jon Iraola jarduneko alkateak, Ander Curiel jarduneko Kirol zinegotziak, Pepe Pérez ‘El Tigre’ jardueraren antolatzaileak eta Montxo Quina kirolariak.

San Juan jaien aurreko klasiko bat da jarduera hau eta Eibarko Tatt gimnasioak antolatu du, Eibarko Udalaren babesarekin; aurten 25. edizioa beteko du.

Jarduneko alkatearen hitzetan, “hitzordu hau oso aukera ona da Euskadiko boxeo-klubetako boxeolari onenen borrokaldiez gozatzeko. Gainera, gure hirian egiten diren kirol-diziplina eta -lehiaketa ugariren beste adibide bat da, justifikatzen duena Kirolaren Europar Hiria izatea.”

Bestalde, Ander Curiel jarduneko Kirol zinegotziarentzat, “boxeo-gau hau herrian dugun kirol-tradizioaren beste erakusgarri bat da. 25 urteko tradizio luze bat, gurekin mantendu den eta beti bezain bizirik dagoen kirol batena. Gainera, emakumezkoen borrokaldiak beste urrats bat dira kirol arloko berdintasunerantz. Ziur nago maila handiko borrokaldiak izango direla ostiralean.”

Ekitaldian, boxeo amateurreko zortzi borrokaldi izango dira kategoria ezberdinetan (54 kiloko pisua, 75 kilo, 63 kilo, 66 kilo edo 89 kilo), bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan.

Beste batzuen artean, honako boxeolariak izango dira bertan: Dorleta Zubeldia, Oibar  Artetxe, Kevin Saavedra, Alison Gómez, Busseif, José Pérez, Aitor ‘Guda’, Adrián de los Santos, Ibai Aratxamendi eta Cristian Bol, besteak beste, Gimnasio Gasteiz, Bilboboxing, Gimnasio Gasteiz Sport, TATT Eibar, eta Burgos Boxing klub eta gimnasiokoak.

Sarreren prezioa 15 eurokoa izango da aulkian eta 12 euro harmailetan.