Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Astearte honetan hasiko dira Matxariako behealdeko sare elektrikoa aldatzeko obrak

Artxiboko irudia. Matxaria 1 zenbakia.

Artxiboko irudia. Matxaria 1 zenbakia.

2022/12/13

Lehenengo fasean, eta astebetez, Matxaria 1 zenbakiaren eta Ibargaineko bidegurutzearen arteko kanalizazioak zatika egingo dira, ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Obrak Estaziño eta Matxaria lotzen dituen trenaren gaineko pasarela handitzeko planaren barruan sartzen dira, geltokia eta Azitain arteko trenbidearen gaineko oinezkoentzako pasealekua eraikitzeko lehen lanen barruan.

Gaur, asteartea, abenduak 13, Matxaria kalearen beheko aldean, Ibargaineko bidegurutzeraino, argindarraren sarea aldatzeko lanak hasiko dira, eta, ondorioz, aparkaleku batzuk kenduko dira. Nolanahi ere, lanak zatika egingo dira, eta, ahalegina egingo da ahalik eta eragozpen gutxien egiteko.

Lan horiek lotuta daude pasealeku bat sortzeko Estaziño eta Azitain arteko trenbide gaineko estalduraren proiektuarekin. Egitasmo horretan aurreikusten da tren-geltoki gaineko pasarela handitzea.

Izan ere, pasarela horrek energia elektrikoaren kanalizazio bat du erantsita,  Ibargain eta Bittor Sarasketa kaleetan dauden transformadoreen konexioaren parte dena. Helburua da sare hori hobetzea eta trazatu berri bat ematea, zeina Ibargain kalearen behealdetik, Matxariaren behealdetik eta Bittor Sarasketaren goialdetik joango den.

Obrak gaur hasiko dira Matxaria kalean, kale horretan dauden tailerren parean, sare elektrikoaren kanalizazioarekin, 2 zenbakiaren parean dauden aparkalekuen gunetik.

Lanak ahalik eta eraginik txikiena izateko antolatu dira, eta, beraz, ahalik eta aparkaleku gutxien okupatzen saiatuko dira. Hala, zati bakoitzeko obrak amaitu ahala, gune berriztua libre geratuko da atzera ere eta aparkatu ahal izango da. Nolanahi ere, ez da aurreikusten trafiko-etenik egitea eta zirkulazioa zabalik egongo da.

Gainerako sare elektrikoa aldatzeko obrei dagokienez, aurreikusita dago Orbea Haurreskolaren aurrean kanalizazio berria egitea. Urteko azken astean egingo da, zentroaren oporraldiarekin bat etorriz.  

Azkenik, sare elektrikoaren kanalizazioa egingo da Bittor Sarasketaren goiko aldean. Horretarako, astebeteko iraupena aurreikusten da, eta urtarrilaren erdialdean egingo da, kale horretan edateko uraren sarea berritzeko egiten ari diren obrak amaitzearekin bat. Sare elektriko berriaren obra guztien egikaritze-epea 7 astekoa izango da.