Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2023an Eibarko udal-webgunera egindako bisita-kopurua handiagoa izan zen aurreko urtean baino

Udal webgunearen orrialdea nagusia.

Udal webgunearen orrialdea nagusia.

2024/02/09

Iaz bisita-kopurua % 16 hazi zen, eta, guztira, 507.975 saio edo bisita (425.275, 2022an) erregistratu ziren, 295.822 erabiltzaile edo bisitari bakarrek eginak (239.722, 2022an). Hala, 82.700 bisita edo saio gehiago egin ziren, 2022arekin alderatuta. Gaztelania da webgunera sartzen diren erabiltzaileen lehen hizkuntza, eta euskara bigarrena 2022an, besteak beste, Eibar, Bilbo, Madril eta Dublingo erabiltzeak izan ziren bisita gehien egin zituztenak.

Eibarko Udalaren web-orrian (www.eibar.eus) gora egiten jarraitu zuen erabiltzaileek 2023an egindako bisiten kopuruak, aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Zehazki, % 16,29 igo zen kopurua, 2022arekin konparatuz. Guztira, 507.975 bisita edo saio, 295.822 erabiltzaile edo bisitari bakarrek eginak.  Datu horiek erakusten dutenez, 82.700 bisita gehiago egin ziren 2022. urtearekin alderatuta.   

Gaztelania, gehien erabilitako hizkuntza

Beste behin, gaztelania izan zen 2023an gehien erabili zen hizkuntza, erabiltzaileen % 78rekin, eta, ondoren, euskara, % 22rekin.

Bisiten % 84,76 Eibartik kanpokoak

2023an, Espainiak jarraitu zuen izaten bisita-kopuru handiena duen herrialdea (174.283); jarraian, beste honako herrialde hauek daude: Irlanda (28.464), AEB (11.995), Mexiko (8.661), Kolonbia (4.676), Argentina (3.737), Peru (3.459), Txile (2.227), Ekuador (2.222), Guatemala (1.225) eta Bolivia (925).

Bestalde, Eibar (77.435), Madril (48.138), Bilbo (31.151), Dublin (28.453) eta Bartzelona (20.859) hiriak izan ziren www.eibar.eus webgunera bisiten gehien erregistratu zituztenak. 

Lortutako datuen arabera, azpimarratu behar da 2023an udal-webgunera egindako bisiten % 15,24 Eibartik egin zirela, eta % 84,76 Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko, Amerikako eta Europako beste herrialde batzuetatik.

Kultura, Tramiteak eta Udala dira gehien kontsultatutako atalak

2023an webgunean ikusitako orri-kopurua guztira 1.014.713koa izan zen, eta 2022an 1.006.732koa.

Haietatik, % 80 inguru gaztelaniazko hainbat ataletan bisitatu ziren eta % 20 inguru euskarazko ataletan. Gaztelaniaz hauexek dira atal ikusienak: Kultura, Tramiteak eta Zerbitzuak, Albisteak, Oharrak eta Agenda.

Euskaraz, hauexek izan ziren ikusienak:  Tramiteak eta Zerbitzuak, Kultura, Udala, Albisteak, Andretxea-Berdintasun Sailaren mikrositea, eta, azkenik, Oharrak atala.

Bisita gehiago, gailu mugikorretatik

Bestalde, beste behin, gailu mugikorretatik egindako bisita-kopurua (168.540)  handiagoa izan zen ordenagailuetatik (124.322) edo tabletetatik (3.810) egindakoa baino; alegia, mugikorretatik % 56,81 bisita egin ziren, ordenagailuetatik % 41,90 eta gainerako % 1,28 tablet batetik.

Sare sozialek ere trafiko handia izan zuten.  Eibarko Udaleko Facebookeko orri ofizialak % 84 bisita izan zituen; Twitterreko kontu ofizialak % 12, eta Instagramek eta Youtubek, % 2.

Azkenik, 2020ko otsailean “Eibarko Udala” izenarekin sortu zen Udalaren aplikazio mugikorraren deskarga-kopuruari dagokionez, orain arte 2.000 deskarga baino gehiago erregistratu dira Android eta iOS plataformetan.