Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019. ekitaldirako Aurrekontu Orokorra onartu du Udalbatzak

2019. ekitaldirako Aurrekontu Orokorra onartu du Udalbatzak

2019ko otsailaren 18an egindako ezohiko Osoko bilkura.

2019/02/19

2019. jardunaldirako Aurrekontu Orokorra 39.007.467,54 eurorekin onartu zen. PSE-EEk aldeko botoa eman zuen, EH-Bilduk kontrakoa eta Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi abstenitu egin ziren.

Eibarko Udalbatzak, atzo astelehena, otsailak 18, egindako ezohiko bilkuran, hasierako onespena eman zion 2019. jardunaldirako Aurrekontu Orokorrari39.007.467,54 euroko zenbatekoarekin. PSE-EE Udal Taldeak aldeko botoa eman zuen (10) eta Eibarko EAJ-PNV (4) eta Irabazi (1) abstenitu egin ziren. Eibarko EH-Bildu taldea osatzen duten bost zinegotziek, berriz, kontrako botoa eman zuten, beren iritzia ezagutzera eman ondoren.

Inbertsio garrantzitsuenak

Ekonomia- eta empresa-garapena, Berrikuntza eta Enplegua sailari dagokionez, aurten egitea aurreikusi diren inbertsio garrantzitsuenak ondorengoak dira: “Enpleguaren Sustapena", 910.709,86 eurorekin;  “Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua”, 389.432,75 eurorekin; eta "Enpresarial Garapena eta Berrikuntza", 1.439.614,80 eurorekin. Halaber, 2019an, 140.000 euro jarriko dira enpresak diruz laguntzeko, ekintzak egiten laguntzeko, enplegagarritasuna hobetzeko eta kontratazioak egiteko.

Gizarte-ekintza arloari dagokionez, 2019ko Aurrekontuen proposamenean 475.687 euroraino heltzen den partida bat sartu da Gizarte Larrialdietako Laguntzetarako (GLL) edota 250.000 euro baino gehiago arrisku-egoeran edo babesik gabe dauden pertsonak laguntzeko. Kultura-aniztasuna, immigrazioa, genero-berdintasuna, Gizarte Zentroekin elkarlanean aritzeko, Garapenerako laguntzak eta GKEkin batera lanean aritzeko, edo osasunarentzat arrisku-jokabideak prebenitzeko 3.750.000 euro inguru bideratuko dira. Beraz, joan zen jardunaldiarekin konparatuz, % 13,5etik gorako igoera.

Bestalde, 7,8 milioi eurorekin, aurrekontu-proposamenean jaso dira hiri-inguruneak hobetzeko proiektuak, irisgarritasun-egitasmoak, oinezkoentzako segurtasun-planak eta zerbitzu publikoen eskaintza hobetzekoak, guztiek ere gure herritarren bizi-kalitatearen hobekuntzan eragingo dutenak, Eibar hiri modernoago, osasuntsuago eta jasangarriago bat eginez.

Aurreikuspenen arabera, Errebal Plazia funtzio anitzeko ekipamenduaren obrak berriz ere hasiko diren jardunaldia izango da. Errebal Plazia obraren lizitazio-aurrekontua 6.399.497,98 euro dira guztira (BEZa barne); horietatik 3.032.500 euro aurtengo Aurrekontu Proposamenean aurreikusi dira, eta gainerakoa hurrengo urteetan. Gainera, 2 milioi euro bideratuko dira Obrak sailera, seguru asko, gehiago izango direnak urtean zehar.

Aurten, beste behin ere, 800.000 euroko partida bat esleitu da, prozesu parte-hartzaileen bidez, jakiteko zer ekintza egitea nahi duten herritarrek hiri-ingurune bakoitzean. Era berean, 100.000 euro jarri dira Hiri Antolaketako Plan Orokor berri bat idazten hasteko.

Bestalde, 5 milioitik gorako aurrekontua izango da hiri-mantentze eraginkor eta efizientea bilatzeko (kale-garbiketa, hiri-altzariak mantentzea eta berriztatzea, LED argiterian inbertsioak, kale batzuen asfaltatze-lana, parkeak eta lorategiak, umeendako jolastokiak edo udal eraikin guztiak garbitzea eta mantentzea).

Kultura Arlorako 2,5 milioi euro inguru jarriko dira eta Euskarak, Ingurumenak eta Gazteriak aurrekontuan milioi 1 euroko partida funtzional zehatzak dituzte. Esanguratsua da ingurumena babestera eta hobetzera zuzendutako zenbatekoak izan duen igoera, % 85ekoa, alegia. Ingurumen arloak azterlan eta lan tekniko garrantzi handikoak egiteko duen asmotik eta Eskola Agenda 21etik eratorritako egitekoen kopurua gehitzetik dator igoera hori.

200.000 euro baino gehiago jarriko dira fatxadak berriztatzeko eta igogailuak ipintzeko edo igogailu zaharrak kendu eta berriak ipintzeko eta pegoretako irisgarritasuna hobetzeko; izan ere, partida horri beste 35.000 euro gehiago sartu zaizkio aurten.

Kirol-entitateei, kultura alorrekoei, auzoetako jaibatzordeei, GKE-ei, esparru sozial eta sanitarioko erakundeei, berdintasuna sustatzekoei edo euskara bultzatzekoei ematen zaizkien diru-laguntzak ia milioi erdikoa da. Laguntza horiei 692.027 euro gehitu behar zaizkie, beren jarduera-programak garatzeko jasotzen dituzten dirulaguntza izendunak.

Aurrekontuaren dokumentazioa

Urtero legez, Alkatetzaren txostena, udal aurrekontua kapituloka, sarerren eta gastuen aurrekontua, diru-laguntza izendunei buruzko eranskina eta konpromisozko kredituen egoerari buruzko dokumentuak eskuragarri daude web orri honen "Aurrekontua 2019" atalean. 

GAOan (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) argitara eman eta ondorengo lanegunetik hasita, hamabost laneguneko epea izango da erreklamazioak aurkezteko; eta egongo ez balira, behin betiko onartutzat hartuko da urte honetako aurrekontua.

2019ko otsailaren 18ko ezohiko Osoko bilkura ikusteko SAKATU HEMEN.

etiketak: aurrekontuak, Eibar, 2019