‘Eibar oparitu’ kanpainaren beste edizio bat jarri du abian udalak, merkealdietan erosketak deskontuarekin egin ahal izateko

Ekimena, zeinean Eusko Jaurlaritzak ere parte hartzen duen, Udalak finantzatuko du % 80an eta Eibar Merkataritza Gune Irekiak (EMGI) garatuko 30, 40 eta 70 euroko opari-txartelak eskuratu ahal izango dira, 40, 60 eta 100 euroko erosketak egiteko, hurrenez hurren, kanpainan parte hartzen duten 180 establezimendu baino gehiagotan.
Eibarko Udalak, Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren bitartez, beste kanpaina berri bat jarri du abian, ‘Eibar Oparitu’ opari-txartelaren bidez, herriko merkataritzan kontsumoa sustatu eta merkealdietan beherapen handiak dituzten erosketak egin ahal izateko. Ekimena, abenduko kanpainarekin egin zen bezala, Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak garatuko du.
Edozein pertsonak eskura dezake ‘Eibar Oparitu’ txartela Eibarko establezimenduetan erosketak egiteko. Hala, datorren otsailaren 7tik (astelehena) aurrera erosi ahalko da www.erosieibarren.eus, plataformaren bidez, 10:00etatik hasita; gainera, aukera egongo da produktua adierazitako helbidera bidaltzeko, edo, hautatako dendan jasotzeko.
Txartel hori kanpainarekin bat egin eta datafonoa duten saltoki, zerbitzu- eta ostalaritza-establezimendu guztietan erabili ahal izango da, erosketaren edo gastuaren zenbatekoak txarteletik deskontatuko baitira.
‘Eibar Oparitu’ kanpainak orain eskaintzen duen abantaila da txartelak 30, 40 edo 70 euroren truke erosi (daudenak amaitu arte), eta 40, 60 eta 100 euroren balioko erosketak egin ahal izango direla, hurrenez hurren.
Horren harira, zera adierazi du Jon Iraola alkateak: “Merkataritza txikia da gure apustu nagusietako bat, herriaren esparru ekonomikorako bultzatzen ditugun politiketan. Horregatik, hau bezalako ekimenekin, indartu nahi dugu gure dendetan eskaintzen diren produktu eta zerbitzu aukera zabalaren kontsumoa.”
Azpimarratu behar da, baita ere, kanpainan parte hartzen duten 180tik gorako establezimenduetan erosketak egiteko txartelek ez dutela iraungitze-datarik.
Kanpainan parte hartzen duten establezimenduen zerrenda www.erosieibarren.eus salmenta-plataforman sartuta ikus daiteke. Txartelekin batera, informazio-eskuorri bat emango da, kanpainari atxikitako establezimenduen zerrendarekin.