Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

15 pertsonaren laneratzea errazteko programa berri bat jarri du martxan Udalak

2019/09/27

‘Aukera’ da programaren izena, eta Biltegi- eta Birjartze-lanetarako Laguntzaile sektoreko formazio soziolaboralera dago bideratua. Hurrengo egunetan hasiko da zabalkunde- eta erakartze-fasea, eta urria-abendu bitartean eramango da aurrera programa.

Eibarko Udalak programa bat jarri behar du martxan zaurgarritasun-egoeran dauden laneratzea errazteko. ‘Aukera’ da programaren izena eta haren helburua da bazterketa-egoeran dauden 20 eta 55 urte arteko pertsonen intsertzio sozio-laborala erraztea (langabezian dauden pertsonak, familia-kargak dituztenak, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak, kualifikazio urria dutenak edo iraupen luzeko langabeak). Programan parte hartuko dute, halaber, hilero 1.200 euro baino gutxiagoko soldata duten pertsonek.

Lanbidek aurretiazko lan bat egin du, eta ikastaroa egiteko profilarekin bat datozen eta Enplegurako Euskal Zerbitzuan inskribatuta dauden 600 pertsona aukeratu ditu. Pertsona horiek guztiak deitu dituzte gaur, ostirala, Eibarko Udaletxean egingo den informazio-saiora.

Programan izena emateko epea gaur, irailak 27, hasiko da zabalkunde eta erakarpen fasearekin; eta urriaren 7tik aurrera, izen-ematearen azken eguna, abendu amaiera arte egingo diren ikastaroetan parte hartuko duten izengaien aukeraketa egingo da.

15 pertsonak parte hartuko dute Biltegi- eta Birjartze-lanetako Laguntzaile arloan formazio espezifiko bat jasotzeko ikastaroan (60 ordu), eta ondoren, formazio praktikoa jasoko dute (20 ordu), non enplegagarritasuna hobetzeko beste alderdi batzuk landuko diren, hala nola gaitasun digitalak. Azkenik, intsertziorako laguntza-fasea egingo da.

Halaber, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen ahalduntzea indartzeaz gain, parte hartzen duten pertsonen diagnostiko espezializatuak egingo dira esparru pertsonal, sozial eta profesionaletan, zehaztuz zer alderdi psiko-sozial, formatibok eta laboralek eragiten duten beren zaurgarritasun-egoeran.

Alberto Albistegui Eibarko Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzaren zinegotziaren hitzetan, “Sail honen lehen konpromisoa da enplegu-politika aktibo bat egitea, bai formazioan bai langabeak kontratatzea bultzatzean. Gainera, hurrengo hilabeteetan, programa berriak aurreikusi ditugu Eibarko langabeen profil ezberdinei erantzuteko; oso emaitza onak ematen ari dira eta parte hartzaileen laneratzea % 50etik gorakoa izaten ari da”.

Programa hau planteatzean, 26 lanbide identifikatu dira, zeinetan aukera gehiago aurreikusten den kolektibo zaurgarriak kontratatzeko. Lanbide horiek halako profila duten pertsonen lanen % 60 dira.

Programan parte hartzen duten pertsonak trebatzeko, honako helburu hauek planteatzen dira: biltegia antolatzea lehengaiak eta produktu lagungarriak jasoz, aukeratuz eta sailkatuz; eskariak modu eraginkor eta efizientean prestatzea; salgaiak biltegiratzeko, manipulatzeko eta lekuz aldatzeko eragiketak egitea, eta orgatxo jasotzaileak erabiltzea.

Beste eduki hauek ere sartuko dira: biltegi baten kokapena, ezaugarriak eta antolaketa; biltegiratzeko bitartekoak; materialen maneiatze eta mugimendua; birjartzeko prozedurak, bilgarriak eta enbalajeak, kargak eta paletak; eta eskarien manipulatze eta prestaketan istripuak eta lan-arriskuak saihestea eta segurtasuna izatea.

‘Enactivo’ programa

Aukera’ programan parte hartzeko hautatu ez diren pertsonetatik 20 aukeratuko dira ‘Enactivo’ ekimenean parte hartzeko; pertsona horiei laneratze-aurreko gaitasunak eman nahi zaizkie, epe motzera lortu ahal izateko formazio eta enplegu programa berrietan sartzeko.

Gainera, parte hartzen duten pertsonei oinarrizko konpetentzia digitalak emango zaizkie, hala nola oinarrizko ofimatika, posta elektronikoa, interneten erabilera eta sare sozialak.

‘Enactivo’ programa Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak Siderurgia Integraleko Lnagileen Fundazioari diruz laguntzen dion programa bat da, kasu honetan, Eusko Jaurlaritzako Sailak Eibarko Udalaren esku jarri duena.

etiketak: Eibar, Aukera