Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Martxoaren 8rako lehen kartel lehiaketa antolatu du Berdintasun Zerbitzuak

2017/01/24

Aukeratutako gaia "Emakumea eta Artea" da. Kartelak aurkezteko epea otsailaren 16ko 14:30ak arte dago zabalik, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan.

Eibarko B​erdintasun Zerbitzuak, Andretxea, Emakumeen Mahaia, Arrate Kultur Elkartea eta Eta Kittoren laguntzarekin, lehen kartel lehiaketa ipini du abian martxoaren 8rako. Aukeratutako gaia "Emakumea eta Artea" da eta kartel irabazlea martxoaren 8ko kanpainaren eta egitarauaren irudia izango da.

Kartelak otsailaren 16ko 14:30ak arte aurkeztu daitezke Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan.

Erakusketa jasotako kartelekin

Gainera, erakusketa bat antolatuko da jasotako kartelekin. Erakusketa martxoaren 8tik 26ra bitartean egongo da ikusgai Portaleko erakusketa gelan. Martxoaren 8an, berriz, 13:00etan, Portaleko erakusketa gelan sari-banaketa izango da. Saria 400 eurokoa izango da, hiriko dendetan gastatzeko.

Informazio gehiago kontsultatzeko SAKATU HEMEN.