"Sanjuanak Eibarren" kartel lehiaketa (2020)
Eibarko Udalaren Kultura Batzordeak 2020 Sanjuan jaietarako kartelaren lehiaketa deialdia egiten du.
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Tramite hau Internet bidez egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: SAN JUANAK EIBARREN kartel lehiaketan parte hartzeko eskaera egitea.
Hartzailea: adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete. Lehiaketa honetan ezin izango dute parte hartu, aurreko kartel-lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, Sanandresak) bost aldiz edo gehiagotan sarituak izan badira.
Eskaera epea: 2020ko maiatzaren 4tik 25era, 23:59ra arte.
Lehiaketan izena emateko eta lanak aurkezteko bideak kanalak:
- Elektronikoki: behean azaltzen den loturan sakatu. Tramitea elektronikoki egiteko laguntza behar baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala. Kartela formatu digitalean erantsi beharko da. 15 urtetik gorakoen kasuan, NANa formatu digitalean erantsi beharko da.
Kartelak lemapean aurkeztuko dira. Izena ematerako orduan, egileak ondorengo datuak erraztu beharko ditu:
- Kartelaren lema.
- Adin-tartea: 10 urte arte, 11 eta 14 urte bitartekoa, ala 15 urtetik gorakoa.
- Egilearen izen-abizenak.
- Egilearen adina.
- Egilearen bizilekua.
- Egilearen telefonoa eta e-maila.
Kartelen ezaugarriak:
- Derrigorrezko testua: SANJUANAK EIBARREN. Gainera deialdiaren urtea azaldu beharko da.
- Gaia: norberaren aukeran.
- Kolorea: norberaren aukerakoa.
- Neurriak: 70x50 zm.
- Lanak aurkezteko formatua:
- formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 ppp-ko bereizmenarekin).
Tasak: doan.
Sail arduraduna: Kultura.
Sariak:
- Saria 600 eurotakoa izango da. 10 urte arte, eta 11 eta 14 bitartekoentzat bi sari berezi izango dira (dirurik ez).
- Lehiaketan irabazlerik ez egotea ere gerta liteke.
Oharrak:
- Emailez ez da jasoko lanik.
- Lehiaketan parte hartzeko eskaera egiteak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.
- Epai-mahaiak maiatzaren 29an emango du ezagutzera bere erabakia eta atzeraezina izango da.
- Epai-mahaikideak nortzuk diren erabakia ematen den egunean jakinaraziko da.
- Epai-mahaiak, oinarri hauek irakurtzerakoan sor daitezkeen zalantzak bere kabuz irtenbideratzeko ahalmena du.
- Kartel saritua Udalaren esku geratuko da. Udalak, kartela argitara emateko eskubidea bere gain hartzen du.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Oinarriak: Kartel lehiaketa Sanjuanak 2020 Ikusi | Deskargatu ( PDF, 242 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Egin tramitea internet bidez Egin tramitea internet bidez |