Ikastaroak, lehiaketak eta tailerrak

“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerrak (2023-02)

“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerrek egunerokoan erabiltzen ditugun objektu zein materialen berrerabilera eta konponketa sustatzeko beharrezko ezagutza, teknika eta erremintak eskaintzen dituzte. Modu honetan hauen balio erantsia gehitzen da, bizitza baliagarria luzatu eta hondakin kopurua murrizten laguntzen da.

Gehiago irakurri

SANJUANAK EIBARREN 2023: kartel lehiaketa

Eibarko Udaleko Kultura Batzordeak 2023 San Juan jaietarako kartelaren lehiaketa deialdia egiten du.

Gehiago irakurri

Sanandresak Eibarren 2023: kartel lehiaketa

Eibarko Udaleko Kultura Batzordeak 2023 Sanandresetarako kartelaren lehiaketa deialdia egiten du.

Gehiago irakurri

Aratosteak Eibarren 2024: kartel lehiaketa

Eibarko Udaleko Kultura Batzordeak 2024 Aratostetarako kartelaren lehiaketa deialdia egiten du.

Gehiago irakurri

Zaindu eta maitatu zure gorputza (2024-01)

Ikastaro honetan, geure burua zaintzeko eta mimatzeko espazio bat eskainiko dugu, eta gure gorputza ezagutu eta den bezala onartuko dugu. Era berean, gure bizitza azkarrean erlaxatzeko teknikak eta metodoak ikasiko ditugu, estresari aurre egin ahal izateko, gure giharrak indartzeko eta gure malgutasuna handitzeko, yoga, chi kung eta feldenkrais tekniken bidez, besteak beste.

Gehiago irakurri

Txirigota Feminista (2024-01)

Txirigota feminista tailerrak Cadizko folklorea eta kultura euskal folklore eta kulturarekin uztartzen ditu. Horretarako, Cadizko txirigotak ariketa sortzaile bat ekarri eta planteatzen digu: axola zaizkigun gaiei buruzko txirigota bat sortzea, eztabaida eta hausnarketa kolektiboen bidez. Ikuspegi feministatik egindako talde-lana denez, ahalduntzea lortuko da maila pertsonalean eta kolektiboan. Sormena, musikaltasuna eta guganako konfiantza landuko dira, umorezko aldarrikapenez betetako gune batean.

Gehiago irakurri

Sasoiko sukaldaritza: Zer egin dezaket nire udaberriko barazki-saskiarekin? (2024-01)

Tailer honetan udaberriko barazkiak eta berdurak prestatzen ikasiko da, loreekin, zereal integralekin, proteina begetalekin, algekin eta abarrekin konbinatuz. Halaber, ebakitzeko eta egosteko teknikak ezagutaraziko dira. Urte sasoi honetako plateren teknika bereizgarriak dira, gure osasunerako onenak. Tailerreko lehen egunean azalpen teorikoa eta errezeta-liburua emango dira. Hurrengo egunetan, menu osoak, askotarikoak eta orekatuak prestatuko dira, nekazaritzako produktu ekologikoetan eta begetarianoetan oinarrituta.

Gehiago irakurri

Osasuna eta zaintza inguruko landareekin (2024-01)

Landareekin eta naturaren munduarekin erlazioan bizitzeko eta gure ongizatea hobetzeko, Eibar inguruan ditugun landareak ezagutzeaz gain, hauen ezaugarriak eta erabilera anitzak ikasiko ditugu. Gure inguruko landareei buruzko ezagutza garaikideak eskuratuko ditugu, jakintza tradizionalenarekin lotuz.

Gehiago irakurri

Komedia Feminista (2024-01)

Tailer honetan komedia-bakarrizketak erabiliko ditugu eszenatokian dugun espazioa aldarrikatzeko eta presentzia eszeniko hori gure bizitza pertsonalean ere integratzeko. Emakume izateagatik guri eragiten diguten gaiak edo arazoak landuko ditugu, eta gure bitxikeriak eta berezitasunak maitatzen ikasiko dugu. Komedia, geure buruaz barre egiteko eta taldearekin elikatzen ikasteko. Gure ahotsa erabiliko dugu gure buruak ahalduntzeko.

Gehiago irakurri

Geure gorputzean eta etxean burujabe (2024-01)

Etxeko egunerokotasunean erabiltzen ditugun zenbait produktu, garbikari, sendagai natural eta abar egiten ikasiko dugu eta baita sendabelarrekin prestaketak egiten ere. Hauek guztiak modu ekologikoan, eta naturan ahalik eta inpaktu txikiena sortuz.

Gehiago irakurri

Coaching Feminista: ezagutza, onarpena eta zaintza (2024-01)

Coaching aldaketa prozesuetan laguntzeko metodologia da. Ikastaro honetan emakumeon funtzionatzeko eraren inguruan hausnartuko dugu, gure indarguneak identifikatu eta ahulguneak nola gure alde jarri landuko dugu. Autolaguntzan oinarritua, elkar entzun, elkarrekin hausnartu eta batak bestearekin ikasteko aukera ahalbidetzeko helburuarekin sortzen da ikastaro hau. Eguneroko arazoetan zentratu beharrean soluzioetan arreta jarriz, bakoitzaren helburu indibidual eta kolektiboetarantz urratsak emateko aukerak zabalduko ditugu.

Gehiago irakurri

Boxeo Feminista (2024-01)

Boxeoari buruzko estereotipo ugari daude: besteak beste, gizonen indarraren beharra. Hala ere, gero eta emakume gehiagok egiten du boxeoa. Boxeo tailer honetan, kirol honekin lehen harremana eginez, frogatuko dugu boxeoa egiteko zenbait gaitasun tekniko ditugula, eta planteatu ditugun erronka pertsonal eta kolektiboei aurre egingo diegula.

Gehiago irakurri

Boterea, ahizpatasuna, perreoa (2024-01)

Tailer honetan espazio seguru bat sortuko da "Booty Dance" delakoen potentziala ezagutzeko, boteretsuago sentitzeko tresna gisa. Sexualki esplizituak diren dantzen historia, kultura eta mugimenduak ezagutuko ditugu, hala nola twerk, dancehall queen eta perreoa, begirada feminista eta antirrazista batetik.

Gehiago irakurri

Biorisa: barreterapia tailerra (2024-01)

Tailer honetan jolasa, barrea, konplizitatea, begiradak… nahasten dira hausnarketa, kontzientzia eta presentziarekin. Gune honetan, edalontzia erdi beterik ikusteko aukera geure esku dagoela gogoratu ahal izango dugu, baita ohitura osasungarriak guretzat sortu ere, hala nola geure buruari adeitasunez hitz egitea edo bizitza jolas gisa hartzea. Boteretsuak gara, bizirik jarraitzen dugu eta barrez jarraitzen dugu.

Gehiago irakurri

Autodefentsa Feminista (2024-01)

Tailer honen bidez, erasoak identifikatu ahal izango ditugu, euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez ikasiko dugu eguneroko bizitzan pairatzen ditugun eraso sexistei aurre egiten.

Gehiago irakurri

Irakurketa errazerako sarrera saioa (2024-01)

Gogoeta-saio honetan kolektiboki pentsatuko dugu irakurketa errazaren beharraz osasun mental feministaren tresna gisa. Irakurketa erraza ulerterrazagoak diren dokumentuak sortzeko modu bat da. Pertsona guztientzat da baliagarria. Baina, batez ere, ulermen-arazoak dituzten pertsonentzat da baliagarria. Irakurketa errazago egiteko, garrantzitsua da arau batzuk jarraitzea eta dokumentuak baliozkotzea.

Gehiago irakurri

“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerrak (2024-01)

“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerrek egunerokoan erabiltzen ditugun objektu zein materialen berrerabilera eta konponketa sustatzeko beharrezko ezagutza, teknika eta erremintak eskaintzen dituzte. Modu honetan hauen balio erantsia gehitzen da, bizitza baliagarria luzatu eta hondakin kopurua murrizten laguntzen da.

Gehiago irakurri