Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

San Andres jaiak

2014/11/19

San Andresetako jaiak azaroaren 30ean ospatuko den egun handirako prestatzen ari dira. Aurtengo jaien  ekitaldiak XI. Pintxo lehiaketarekin hasten dira. 30 tabernek baino gehiago hartuko dute parte edizio honetan nor baino nor azaroaren 19tk 20ra bitartean.

Azaroaren 22an ekitaldi mordoa daude antolatuta. Goizean zehar Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen “Txistorra eguna” daukagu, arratsaldean zehar, Coliseo antzokian, txontxongiloak arituko dira gaztetxoenen gozamenerako, eta gauez, Cielito Musika bandak Santa Zeziliaren serenata joko du 24:00etatik aurrera.

Bakailao onena sukaldatzen saiatuko diren 30 bikote bilduko dira Untzaga plazan azaroaren 23an, goizeko 11:00etatik aurrera. Lehiaketaren epaileak sukaldari eta kazetari ezagunetaz dago osatuta:

  • Josu Muguerza: Belaustegi jatetxeko sukaldaria.
  • Xabier Osa: Urgain jatetxeko sukaldaria.
  • Jesus Artola: Sukaldaria.
  • Josema Azpeitia: Kazetari gastronomikoa  eta  Basque Culinary Center-eko irakaslea.
  • Aitor Buendia: "La Ruta Slow" Radio Vitoria-ren saioa aurkezten kazetari gastronomiko honek.
  • Ramon Roteta: Sukaldaria.
  • Mireia Alonso cocinera: Sukaldaria.

Lehiaketa 12:30tan amaituko da eta ondoreen epaileek haien erabaki ukaezina jakinaraziko dute. Lehenengo hiru irabazleek sari hauek jasoko dituzte:

  1. Garaikurra, txapelak, 300 euro, eta Alkorta Anaiak, www.vinosconsolera.com, Soc.Coop. Virgen de la Estrella olioak (Maimona) etxeek emandako produktuak.
  2. Garaikurra, 200 euro, Alkorta Anaiak, www.vinosconsolera.com eta Soc. Coop.  Virgen de la Estrella olioak (Maimona) etxeek emandako produktuak.
  3. 100 euro eta www.vinosconsolera.com eta Soc. Coop. Virgen de la Estrella olioak (Maimona) etxeek emandako produktuak.

 

Laguntzaileak: Alkorta Anaiak, Solera Eibarresa eta Soc. Coop. Virgen de la Estrella (Maimona).

Azaroaren 30erako, egun handirako, antolatutako ekitaldiak hurrengoak dira:

  • 09:30.- XXXVI. SAN ANDRES NEKAZAL AZOKAren epai-mahaiaren lanen hasiera  eta ganadu erakusketa09:30.-  ganadu erakusketa Errebalen.       
  • 12:00.-  Gipuzkoa Poliklinika Bikoteka Aizkolarien txapelketa Errebalen.
  • 12:00, Narbaiza eta Gorrotxategi bertsolarien eta Jainaga eta Narbaiza trikitilarien emanaldia eta Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren trikitilarien kalejira. 
  • 12:30, Plazara Dantzara Erromeria Kezka Dantza Taldearen eskutik, Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin.
  • 13:00, San Andres azoka, pintxo txapelketa eta kartelen sari banaketa.