Eibarko Udalak gaitzetsi egin du udaletxeko fatxadaren aurkako ekintza bandalikoa
Eibarko Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi izan du goizaldean udaletxeko fatxadaren kontra pintura botata egindako ekintza bandalikoagatik.
Eraso hau alkatearen aurkako pintadak agertu eta egun gutxira gertatu da, eta bereziki kezkagarria da, Eibarko gizarteak behin betiko gainditutzat jotzen zituen garaiak ekartzen baititu gogora, alegia, seinalamendua eta intimidazioa errespetuari, bizikidetzari eta printzipio demokratikoei gailentzen saiatzen ziren garaiak.
Udalak gogorarazi du desadostasun politikoa gizarte demokratiko eta plural ororen parte dela eta zilegi dela edozein eztabaida publikotan. Hala ere, desadostasun hori ezin da inoiz intimidazio-ekintza, pertsonen aurkako eraso edo herritar guztiak ordezkatzen dituzten erakundeen aurkako eraso bihurtu.
Eibar beti definitu duten balioekiko konpromisoa berresten du udalak: bizikidetza, errespetua, askatasuna eta aniztasuna. Printzipio horiek udal-erakundearen jarduera gidatzen jarraituko dute, eta ez dira bateragarriak edozein indarkeria, hertsapen edo seinalamendu motarekin.