Eibarko Udala

Eibar 2025 Plan Estrategikoa

Dokumentu hau Eibarko 2025. urterako Plan Estrategikoaren behin betiko txostena da. Proiektua 2013an hasi zen, Mugikortasun Planarekin batera, eta aurten amaitu da, ekainean, Eibarko Udaleko Hirigintza Batzordeak 2015eko urrian aurkeztu egin zen proposamen teknikoa haren planteamendu estrategikoekin bat zetorrela erabaki ondoren. Behin betiko onartu aurretik, herritarrek parte hartzeko prozesu bat abiatu zen.
LKSk egindako proposamen teknikoaren oinarria alderdi politiko guztiek onartutako diagnostiko bat zen. Diagnostiko hori egiteko, informazio estatistikoa erabili zen, eta bilerak egin ziren eragile ekonomiko nahiz sozialekin eta udal-arloetako arduradunekin.

2016ko urtarrilean, herritarrek parte hartzeko prozesu bat antolatzeko lanak hasi ziren. Prozesua apirilean amaitu zen. Herritarren proposamenak kontuan hartu dira Plana osatzen duten proiektu estrategikoak idaztean.

Eibar 2025 Plan Estrategikoa ikusteko SAKATU HEMEN.