Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2016-2019 Komunikazio Estrategia

2016-2019 Komunikazio Estrategia

Proiektu honen helburu nagusia da Eibarko Udaleko barne eta kanpo komunikazioa hobetzea 2016-2019 epean, komunikazioaren esparruan sortzen ari diren beharrei erantzuteko. Proiektuak Eibarko Udaleko arlo, zerbitzu eta unitate guztiei eragiten die, zeharka. Plan honek barne zein kanpo jardunak biltzen ditu. Barne jardunak honakoei bideratuko zaizkie: Eibarko Udala eta haren zerbitzu, arlo eta unitate guztiak, baita oposizioko alderdi politikoak ere. Kanpo jardunek, berriz, Eibarko herritarrak izango dituzte helburu, baita gizarte orokorra eta hedabideak ere. Gobernu Batzarrak onartu zuen plana 2016ko abenduaren 23an egindako bilkuran.

Gehiago irakurri