Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko hirian ibilgailuen aparkamendu-denbora mugatua arautzeko Ordenantza Arauemailearen testu aldaketari hasierako onarpena; baita Ordenantza horren Testu Bateginari ere.

Eibarko Udaleko Osoko Bilkurak, 2016ko apirilaren 25ean egindako bileran,  hasierako onespena eman zion Eibarko hirian ibilgailuen aparkamendu-denbora mugatua arautzeko Ordenantza Arauemailearen testu aldaketari; baita Ordenantza horren Testu Bateginari ere.

 

ONARTU DEN ALDAKETA:

3.2. artikulua, Eibarko hirian ibilgailuen aparkamendu-denbora mugatua arautzeko Ordenantzarena (Toribio Etxebarria kaleko aparkaldi mugatua).

 

Hau dioen tokian: “Lanegunetan izango da aparkaldi mugatua, astelehenetik larunbatera. Ordutegia: 9:00-13:00. Arratsaldeko ordu 1etik (13:00) hurrengo eguneko goizeko 9ak arte (9:00) kale osoa izango da oinezkoen alderdi. Beraz, ordu-tarte horretan ez da ibilgailu bat bera ere egongo eta ez da izango han aparkatzerik, debekatuta egongo da (13:00-9:00)."

 

Hauxe jasotzea: “Lanegunetan izango da aparkaldi mugatua, astelehenetik larunbatera. Ordutegia: 8:00-13:00. Arratsaldeko ordu 1etik (13:00) hurrengo eguneko goizeko 8ak arte (8:00) kale osoa izango da oinezkoen alderdi. Beraz, ordu-tarte horretan ez da ibilgailu bat bera ere egongo eta ez da izango han aparkatzerik, debekatuta egongo da (13:00-08:00).”

 

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legearen 49. artikuluarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da, iragarki hau Gizpuzkoako Aldiz­kari Ofizialean argitaratzen denetik, hogeitamar eguneko epean, espedien­tea aztertu eta bidezko alegazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izan dai­tezen.

 

Epe horren barruan erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada Ordenantza horren aldaketa behin betiko onartutzat emango da eta  baita Ordenantza horren Testu Bateginari ere; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 70.2 artikuluak ezarritakoaren arabera  indarrean sartuko da argitaratu eta hamabost egunera.

Erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztuz gero, Udal Osoko bilkurak ebatziko ditu.

 

 

Ez dago elementurik karpeta honetan.