Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako administrazioen eremuan, bidaiarien errepide bidezko garraio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamenduaren aldaketaren onarpena.

Udalbatzaren Osoko Bilkurak 2017ko azaroaren 27an eginiko Ohiko Bilkuran, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako administrazioen eremuan bidaiarien errepide bidezko garraio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamenduaren aldaketari hasierako onespena eman zion.

Osoko Bilkurak honako onartu zuen:

Lehena.- Onartzea doako bidaiak egitea 6 urtera arteko haurrentzat, horretarako aldatuz Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako Administrazioen eremuan bidaiarien errepide bidezko garraio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko Erregelamenduaren atalak, non aurre ikusten den bidaien doakotasuna 5 urtera arte, 6 urtera jarriz. Hau guztia Eibarko eskumen-eremuan eta udalaren mugatze geografikoan.

Bigarrena.-Aurre aipatutako 5 urtetan 6 urtetan seinalatzen den erregelamenduaren aurreikuspen guztiak ordezkatzea 17.artikuluaren 3. atala izan ezik.

 

Aldatu diren atalak honako hauek dira: zioen azalpena, V atala, 3. artikulua definizioak, 17. artikulua adintxikien garraioa eta  44. artikulua baliozko garraio titulua eramateko derrigortasuna.

 

Aipatutako erabakiari jarraiki, espedientea jendaurrean jarriko da 30 laneguneko epean, hain zuzen ere iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita. Halaber, aipatutako epean erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, behin betiko onartua izango da Erregelamenduaren aldaketa.

Epe horretan interesatu guztientzat espedientea egongo da Eibarko Udalaren idazkaritzan.

 

Eibarren, 2017ko azaroaren 28an

ALKATEA- Miguel de los Toyos Nazabal.

Ez dago elementurik karpeta honetan.