Lanpostuen balorazioaren eskuliburuaren hasierako onespena jendaurrean jartzea
Espediente hau jendaurrean jarri da 30 egun balioduneko epean, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2025eko urriaren 30a) eta hurrengo egun baliodunetik kontatzen hasita, 2025eko abenduaren 12ra arte. Epe horretan, interesdunek lanpostuen balorazioaren eskuliburu hori aztertu eta erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte Udal honetan.