Etxez etxeko laguntza (2024ko martxoa), musika eskola (2024ko apirila) eta udal euskaltegiko matrikulak (2024ko bigarren ordainketa) tasen erroldak jendaurrean jartzea. Ordaintzeko borondatezko epea.

Errolda horiek jendaurrean jarri dira hilabeteko epean, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2024ko maiatzaren 9a) eta hurrengo egun baliodunetik hasita, 2024ko ekainaren 20ra arte. Epe horretan, interesdunek agiri hori aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte Udal honetan.

OHARRA: Dokumentazioa Eibarko Udalaren Udal Zergak Zerbitzuan dago eskuragarri.