Eibarko Udala

Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eta haren eranskinaren aldaketaren hasierako onespena

Udalbatzak, 2025eko otsailaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eranskinaren eta Udal Aurrekontuko dirulaguntza izendunen eranskinaren aldaketari hasierako onespena ematea. Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (51 zenbakia) argitaratu zen 2025eko martxoaren 17an. Dokumentuak Udalaren Kontratazio eta Dirulaguntzen Unitatearen Bulegoan eta www.eibar.eus udal web orrian (Udala>Udal sailak eta zerbitzuak>Arlo ekonomikoa>Kontratazio eta dirulaguntzen Unitatea>Dirulaguntzen Plan Estrategikoa atala) egongo dira ikusgai, hamabost eguneko epean, 2025eko apirilaren 8ra arte.