Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eta 2023ko udal-aurrekontuko dirulaguntza izendunen eranskinen aldaketaren hasierako onespena
Udalbatzak, 2023ko uztailaren 26an egindako saioan, erabaki zuen diru-laguntzen plan estrategikoaren eta Udal Aurrekontuko diru-laguntza izendunen eranskinen aldaketari hasierako onespena ematea. Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (150 zenbakia) argitaratu zen 2023ko abuztuaren 4an. Dokumentuak Udalaren Kontratazio eta Dirulaguntzen Unitatearen Bulegoan egongo dira ikusgai hamabost eguneko epean, iragarkiak GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta, 2023ko abuztuaren 29ra arte.