Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2022ko diru-laguntzen plan estrategikoaren eranskinaren eta udal aurrekontuko diru-laguntza izendunen eranskinaren aldaketaren hasierako onarpena (Ongi etorri berbetanera)

Udalbatzak, 2022ko maiatzaren 30an egindako saioan, erabaki zuen diru-laguntzen plan estrategikoaren eranskinaren eta Udal Aurrekontuko diru-laguntza izendunen eranskinaren aldaketari hasierako onespena ematea. Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (109 zenbakia) argitaratu zen 2022ko ekainaren 9an. Dokumentuak Udalaren Kontratazio eta Dirulaguntzen Unitatearen Bulegoan egongo dira ikusgai, hamabost eguneko epean, uztailaren 1era arte.