Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2023rako ordenantza fiskalak aldatzeko proposamenak

Alegazioak edo arrazoibideak aurkezteko epea 2022ko irailaren 27ra arte zabalik

Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 133 artikuluan ezarritakoaren arabera, 2023 ekitaldirako Ordenantza Fiskalak aldatzeko aurkeztu diren proposamenak argitaratzen dira ukitutako herritarrei entzunaldia emateko eta beste pertsona eta entitate batzuek egin ditzaketen ekarpen gehigarriak jasotzeko.

Proposamen horien bideragarritasun juridikoa eta ekonomikoa aztertuko da.

Alkatetzaren proposamenak:

Eibarko EAJ-PNV

Eibarko EH-Bildu

Elkarrekin Podemos Eibar

Proposamenari ekarpenak aurkezteko epea 2022ko irailaren 27an amaituko da. Ekarpenak egiteko bideak honako hauek dira eskaera orokorraren bidez:

  • Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra joan behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa).
  • Internet bidez: eskaera elektronikoki egiteko, informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN