Kontsulta publikoa, ostalaritzaren ordenantzaren 3. aldaketaren aurrekoa
Ekarpenak egiteko epea 2025eko martxoaren 31n amaituko da; hirigintza@eibar.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali edo dagokion izapidea egin beharko da Udalaren erregistro elektronikoaren bidez.
Eibarko Udalak erabaki du indarrean dagoen Ostalaritzaren Ordenantzaren 3. aldaketa onartzeko prozedura hastea, eta, beraz, kontsulta publikoa egingo da aldaketaren proiektua prestatu aurretik.
Kontsultan jasoko da zer iritzi duten arauak uki ditzakeen subjektuek eta antolakunde nabarmenenek puntu hauei buruz:
- Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak.
- Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den.
- Arauaren helburuak.
- Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.
Memoria informatibo bat ere txertatu da kontsultaren xede diren gaiei buruz.
Herritarrek, erakundeek eta elkarteek hamabost egun naturaleko epean helaraz ditzakete beren iritziak, 2025eko martxoaren 31ra arte, hirigintza@eibar.eus posta elektronikoaren bidez edo Udalaren erregistro elektronikoaren bidez.