Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udal Eskola Kontseiluaren sorreraren onarpena

Dokumentua 2022ko uztailaren 4ra arte egongo da jendaurrean. Hala nahi duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek honako posta elektroniko honen bidez helarazi ahal izango dituzte beren iritziak: gazteria@eibar.eus.

Udal honek Eibarko Udal Eskola Kontseiluaren sorrera onartu nahi du.

Beraz, erregelamendu-mailako arauak egiteko prozeduran herritarren parte-hartzea bermatzeko, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, Ordenantza egin baino lehen, aurretiazko kontsulta publiko bat bideratuko da, Araudiak uki ditzakeen herritarren eta ordezkaritza handieneko erakundeen iritzia jasotzeko hainbat gairi buruz, hala nola ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak, hura onartzeko beharra eta egokitasuna, arauaren helburuak eta balizko bestelako irtenbide erregulatzaile eta ez erregulatzaileak.