2022rako ordenantza fiskalak aldatzeko proposamenak
Alegazioak edo arrazoibideak aurkezteko epea 2021eko irailaren 24ra arte zabalik.
Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 133 artikuluan ezarritakoaren arabera, 2019 ekitaldirako Ordenantza Fiskalak aldatzeko aurkeztu diren proposamenak argitaratzen dira ukitutako herritarrei entzunaldia emateko eta beste pertsona eta entitate batzuek egin ditzaketen ekarpen gehigarriak jasotzeko.
Proposamen horien bideragarritasun juridikoa eta ekonomikoa aztertuko da.
Alkatetzaren proposamenak:
- Ondasun higiezinen gaineko zerga.
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasak. Zinema (Coliseoa).
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasak. Hirigintza espedienteak izapidetzea.
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasak. Udal Kirol Patronatua.
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasak. Udal Euskaltegia.
- Prezio publikoak. Antzerki Jardunaldiak.
PSE-EE
Eibarko EAJ-PNV
Eibarko EH-Bildu
Elkarrekin Podemos Eibar
Proposamenei ekarpenak aurkezteko epea 2021eko irailaren 24ean amaituko da. Ekarpenak egiteko bideak honako hauek dira:
- Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra joan behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa).
- Internet bidez: eskaera Internet bidez egiteko, derrigorrez, NAN elektronikoa edo IZENPE txartela eta txartel-irakurgailu bat eduki behar dituzu.