Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018ko Ordenantza Fiskalak aldatzeko proposamena

Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 133 artikuluan ezarritakoaren arabera, 2018 ekitaldirako Ordenantza Fiskalak aldatzeko aurkeztu diren proposamenak argitaratzen dira ukitutako herritarrei entzunaldia emateko eta beste pertsona eta entitate batzuek egin ditzaketen ekarpen gehigarriak jasotzeko.

Proposamen horien bideragarritasun juridikoa eta ekonomikoa aztertuko da.

Proposamenei ekarpenak aurkezteko epea martxoaren 9an amaituko da. Ekarpenak egiteko bideak honako hauek dira:

Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra joan behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa).

Internet bidez: eskaera Internet bidez egiteko, derrigorrez, NAN elektronikoa edo IZENPE txartela eta txartel-irakurgailu bat eduki behar dituzu.