Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Ordenantza, herriko kaleen erabilerari eta okupazioari buruzkoa: Tabernetako mahaiak eta aulkiak jartzea, salgaiak edo beste elementu batzuk jartzea.» delakoaren bigarren aldaketa

Eibarko Udaleko Osoko Bilkurak, 2016ko ekainaren 13an egindako bileran, erabaki hau hartu zuen:               

Hasierako onespena ematea «Udal Ordenan­tza, herriko kaleen erabilerari eta okupazioari buruzkoa: tabernetako mahaiak eta aulkiak jar­tzea, salgaiak edo beste elementu ­batzuk jar­tzea» agiriaren Aldaketari.

Legeak ezarritakoa jarraituz, jendaurrean jar­tzen da,  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen denetik, hogeitamar eguneko epean, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izan daitezen. Epe hau datorren uztailaren 29ra arte egongo da irekita.              

Epe horren barruan erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada Ordenan­tza horren aldaketa behin betiko onartu­tzat emango da eta baita Ordenan­tza horren Testu Bateginari ere; Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituen Legearen 70.2 artikuluak ezarritakoaren arabera indarrean sartuko da argitaratu eta hamabost egunera.

Erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztuz gero, Udal Osoko bilkurak eba­tziko ditu.