Murrategi 136 eremuko Birgaitze Integratuko Plan Bereziaren hasierako onarpena
Eibarko HAPOn Murrategi auzoa hirilur gisa ageri da, Murrategi 136 JI jarduera integratu gisa definituta; eta helburutzat du Murrategi auzoa berroneratzea, gunearen hiri-baldintzak hobetuz, eta hiri-trazatua eta kontserbazioaren xede izan daitezkeen eraikinak berriz aztertuz.
2016an Esparruaren Azterketa Sozio-urbanistiko bat egin zen eta Udalak bidezko tramiteak egin zituen Eusko Jaurlaritzan, esparrua Birgaitze Integratuko Eremua (BIE ) izendatzeko, eta horrela sortzen da Jarduketa Plan Berezia onartzeko premia.
Plan Bereziaren helburua da dagoen hiri-bilbearen zaharberritzea, babesa, kontserbazioa eta hobekuntza lortzea, eta hango biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko jarduketa nahikoak proposatzea.
Plan Berezi honekin, finkatu egiten dira esparruko bizitegi-eraikin guztiak oraingo ordenamenduarekin, ahalbidetuz horrela haien berroneratze integrala eta Eremu osoaren berroneratzea.
Era berean, auzoko bizilagunei zuzendutako Planaren erakusketa publiko bat egingo da martxoaren 1ean, 18: 00etan, Azitaingo parrokian.