Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hiri izaerako bide publikoen erabilera, trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautzen duen Udal Ordenantzako 38. artikuluaren aldaketaren hasierako onespena

Jendaurrean 2023ko martxoaren 30era arte.

Eibarko Udalak, 2023ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran, hasierako onespena eman zion Hiri izaerako bide publikoen erabilera, trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautzen duen Udal Ordenantzako 38. artikuluaren aldaketari (V. titulua. Pasabideak eta aparkalekuen erreserba bereziak).

Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman den egunetik aurrera (2023-02-16), hogeita hamar eguneko epea dago, 2023ko martxoaren 30era arte, espedientea aztertu eta egin nahi diren alegazioak eta bidezkoak irizten diren iradokizunak egiteko.