San Andres azoka 2021: parte hartzeko eskaera
San Andres azokaren helburua Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako produktu hauen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egitea da: barazkiak, frutak, Euskal Labela duen eztia, ardi-gazta eta eskuz egindako ogia. Erakusteko eta saltzeko –ez ordea lehiaketarako- goiko produktu horiez gain, aipatutako lurralde horietako txakolina eta loreak ere egon daitezke eta baita Deba Beheko nekazaritza-ustiategietako gaztak ere.
Hartzailea: San Andres Azokako parte hartzaileek jarraian aipatzen diren baldintza orokorrak bete behar dituzte:
- Dagokion epigrafean alta emanda eta jarduera ekonomikoko zergaren ordainketa egunean edukitzea, edo, zerga hori ordaintzetik salbuetsia egonez gero, Zergapekoen Erroldan alta emandakoa izatea.
- Gizarte Segurantzarekin dituen obligazioak egunean edukitzea.
- Zerga alorrean dituen obligazioak egunean edukitzea.
- Udalarekin dituen zerga-obligazioak ordainduta edo egunean edukitzea.
- Erantzukizun zibileko asegurua kontratatuta edukitzea, burutzen den merkataritza-jardueraren arriskuak estaliko dituen asegurua.
- Saltzeko dauden produktuei aplika dakizkiekeen arau berezietan ezartzen diren baldintzak betetzea.
- Europako Erkidegotik kanpoko beste herrialde batzuetakoek egoitza-baimena eta lan-baimena eduki behar dute.
Era berean, produktu bakoitzari dagozkion honako baldintza hauek bete beharko dira:
- Fruta eta barazkiak: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea).
- Ogia: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun erregistroa. Eskuz egindako gozokiak ere ekarriz gero, dagokion osasun erregistroa izatea.
- Ardi gazta: Idiazabal gazta jatorri-deituan erregistratuta egotea edo Artzai Gazta elkartearen bazkidea izatea. Kategoria honetan izena ematen duten parte-hartzaile guztiak derrigortuta egongo dira lehiaketan parte hartzera.
- Eztia: Euskal Labela.
- Txakolina: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun erregistroa.
- Loreak: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea).
- Deba Beheko gaztak: nekazaritza- ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun-erregistroa.
- Poteetan sartutako produktu eta baserriko kontserben kasuan, nekazaritza ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta dagokion osasun erregistroa izatea.
Izen-ematea: 2021eko urriaren 25etik azaroaren 8ra (biak barne).
Azokan parte hartzeko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:
https://formularioak.eibar.eus/eu/sanandresazoka
Formularioa betetzerakoan gehitu beharreko dokumentazioa:
- Eskatzailearen NANa, IFZ edo balio bereko dokumenturen bat.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapena, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
- Azokan aurkeztuko duen produktuaren fitxa behar bezala beteta.
- Fruta eta barazkiak saltzen badira, nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea).
- Ogia salduz gero, nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun erregistroa. Eskuz egindako gozokiak ere ekarriz gero, dagokion osasun erregistroa.
- Ardi gazta salduz gero, Idiazabal gazta jatorri-deituan erregistratuta egotearen edo Artzai Gazta elkartearen bazkidea izatearen egiaztagiria.
- Eztia salduz gero, Euskal Labela.
- Txakolina salduz gero, nekazaritzako ustiategiaren txartela eta osasun erregistroa.
- Loreak salduz gero, nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea).
- Deba Beheko gaztak salduz gero, nekazaritza- ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun-erregistroa.
- Poteetan sartutako produktu eta baserriko kontserben kasuan, nekazaritza ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta dagokion osasun erregistroa.
Sail arduraduna: Kultura.
Deskargatu dokumentuak |
---|
2021eko San Andres azoka: oinarriak Ikusi | Jaitsi (311.7 KB) |
Fitxa: ardi gazta Ikusi | Jaitsi (89.7 KB) |
Fitxa: barazkiak Ikusi | Jaitsi (77.8 KB) |
Fitxa: eztia Ikusi | Jaitsi (89.8 KB) |
Fitxa: frutak Ikusi | Jaitsi (77.8 KB) |
Fitxa: lorak Ikusi | Jaitsi (77.8 KB) |
Fitxa: ogia Ikusi | Jaitsi (89.3 KB) |
Fitxa: txakolina Ikusi | Jaitsi (78.1 KB) |
Fitxa: Deba Beheko gaztak Ikusi | Jaitsi (78.4 KB) |