EKIN LANARI – Mendekotasuna duten pertsonei instituzio sozialetan arreta soziosanitarioa emateko ziurtagiria: Ikastaroa + Lan-praktikak (2018)
Proiektuaren helburua:
- Mendekotasuna duten pertsonei instituzio sozialetan arreta soziosanitarioa emateko ziurtagiria lortzea.
- Autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sendotzea. Udalerriko hainbat eragilerekin sarean lan egitea.
- Osasunaren alorrean aritzeko lan-gaitasunean prestatzea.
- Pertsonei laneratzen laguntzea.
- Eibarko gazte langabetuak, kualifikaziorik gabeak eta hezkuntza/prestakuntza-sistemetan txertaturik ez daudenak lan-munduan sartzen laguntzea, prestakuntza eta enplegagarritasuna hobetzeko ibilbideak eskainiz.
- Lan-merkatuak eskatzen dituen lanbide-gaitasunak eta enplegagarritasuna indartzea, enplegu kalitatezko eta iraunkor bat erraztuz.
Bete beharreko baldintzak:
- Langabezian egotea.
- Eskaera aurkezten den egunean 16 urte edo gehiago izatea eta 2018ko abenduaren 31an, 30 urte baino gutxiago izatea.
- Eibarren erroldatutakoa egotea.
- Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen maila egokia izatea.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Eskaerak PEGORAn aurkeztu behar dira maiatzaren 3tik maiatzaren 25era (biak barne). Hau da aurkeztu behar den dokumentazioa:
- “Ekin lanari” programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
- Eskatzailearen NANaren edo horren baliokidea den dokumentu baten fotokopia.
- LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
- Curriculum vitae eguneratua.
Programaren garapena:
1.- PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.
2.- LAN-PRESTAKUNTZA ESPEZIFIKOA (450 orduko iraupena).
- Mendekotasuna duten pertsonei instituzio sozialetan arreta soziosanitarioa emateko ziurtagiria lortzeko ikastaroa egitea.
3.- PRESTAKUNTZA ZEHARKAKOA ETA OSAGARRIA.
- Lan-munduan txertatzea, ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta aukera-berdintasuna.
- Gaitasun digitalak.
- Matematika-gaitasuna.
- Beharrezkoa den gaitasun-maila lortzea gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.
- Taldean lan egiteko eta gatazkak konpontzeko teknikak garatzea.
4.- LAN-PRAKTIKAK (batezbesteko iraupena, 120 ordu).
5.- LAGUNTZEA, TUTORETZA-LANA ETA ORIENTAZIOA.
Deskargatu dokumentuak |
---|
“Ekin lanari” programan parte hartzeko eskaera Ikusi | Jaitsi (139.4 KB) |
EKIN LANARI: informazio fitxa Ikusi | Jaitsi (164.7 KB) |